Oposizioak batzorde bat eskatzen du Lasarte-Oriako Udaletxean lankidetzaren kudeaketa gaiak ikertzeko
eaj_lasarte-oria @ 21:54
Prentsa aurreko honen bitartez, agerian ipini nahi dugu Lasarte-Oriako Udaleko kontu-hartzaileak txosten bat egin duela udaletxearen lankidetza kudeaketari buruz, zinegotzi guztioi bidali diguna. Txosten horretatik pasarte hauek nahi ditugu nabarmendu:
1. Oposizioak behin eta berriro salatu izan duen irregulartasun nabari bat baieztatzen du txosten horrek: diru kopuru handiak bidali izan zaizkio Lasarte-Oriaren eta Somotoren arteko Senidetza Bulegoari, bulego horrek lege izaerarik eduki gabe. Kontu-hartzailearen txostenak hitzez hitz dioen moduan, «hasieratik ohartarazi zuen, ahoz, ez zela bidezkoa, legearen barruan ez zegoenez, nortasun juridikorik gabeko bulego bati diru zenbatekoak bidaltzea. Ondorioz, bai Ana Urchueguia alkateak, bai Iñaki Mugica alkateordeak, hasieratik zekiten egoera horren berri».
2. Txostenak arrazoia gure alde jartzen du, baita ere, esaten duenean: «Espedienteak aztertuta, ikusten da Senidetza Bulegoari dagokionez kontuak eragabe eta argitasun gutxiz zuritzen direla (...) Horrez gain, gauzak hemendik bideratzea oso zaila da, eta zentzuzko bide bakarra auditoria bat egitea litzateke».
3. Ohar hau ere egiten du: «Ez da egia gobernu taldeari adierazi ez zitzaionik legez kontrako ohartarazpen bat, ahozko eragozpen gisa, guztiz irregularra baita diru funtsak bidaltzea izatasunik ez duen “erakunde” bati, inork ere jakin gabe zein oinarri juridikoren gainean aritu izan den». Azkenik, txostenak hau adierazten du: «2005etik aurrera aurkeztutako proiektuen fiskalizazio prozesu bati ekingo zaio».
4. Berehala, aholkularitza enpresa bat kontratatuko da, Nikaraguarekiko lankidetza proiektuen kanpo auditoriak egin ditzan. Aditzera eman nahi izan duenaz kontrara, auditoria horiek egiteko bidea ez du gobernu taldeak zabaldu, baizik kontu-hartzaileak behartu ditu kanpo auditoria horiek eginaraztera, Somotorekiko lankidetza laguntzak baimentzen jarraitu ahal izateko. Auditoria horien bitartez antzemango dira nikaraguar erakundeei (OHLOS, ASODECOM eta Somotoko alkatetza) azken urteotan emandako laguntzetan izan ote den irregulartasunik, halakorik gertatu baldin bada.
5. Guztiz sinetsirik gaude Lasarte-Orian lankidetza kudeaketa, azken hamar urteotan, esku zuzenez eta bertatik bertara eraman izan dutela Ana Urchueguia alkateak eta Iñaki Mujika lehen alkateordeak, Gizarte Zerbitzuen lehendakari Lourdes Acevedoren eta gainerako zinegotzi sozialisten oniritziarekin. Horregatik, Nikaraguan egingo diren kanpo auditoretza guztiez gain, oposizioaren iritziz beharrezkoa da, baita ere, ikerketa batzorde bat eratzea, guztiz argitzeko nola eta zein prozeduraz eraman izan den lankidetzaren kudeaketa Lasarte-Oriako Udaletxean. Horren eskaera formala laster egingo dugu. Batzorde horrek zehaztu beharko ditu Udal honen lankidetza laguntzen bitartez finantzatu diren jardueretan erantzukizun tekniko nahiz politikorik ba ote dagoen.
Horrenbestez, ekitaldi honetan gauden talde politikoek hauxe adierazi nahi dugu:
1. Hurrengo udalbatzaren bilkuran mozio bat aurkeztuko dugu lankidetza kudeaketa ikertzeko batzorde bat eratu dadin, Udalean ordezkaritza dugun talde politiko guztiek osaturik, gobernu taldean inoiz egon gabeko udal ordezkari baten lehendakaritzapean.
2. Ikerketa batzordearen ondorioen zain egongo gara behar diren lege ekimenak bideratu aurretik.
Tagak: Lasarte-Oria Urchueguia Lankidetza Somoto
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Erantzun bat »
Argi — 2010-01-02 - 19:30:51 GMT 2
bufff.... andrehorrena ez du izenik... Lotsagarria!!!!
Urchueguia Kanpora!!
TrackBack URI
Erantzun bat idatzi