Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


EAJ/PNVren jarrera 2010. urterako PSOEk aurkeztutako udal ordenantzen inguruan

eaj_lasarte-oria @ 19:42

EAJ-PNVko taldeak Osoko zuzenketa aurkeztu du Ordenantzak Zuzentzeko 2010eko Proiektuari buruz, eta proiektu hori atzera itzultzeko eskatu du lehengo ostiralean ospatutako Udalbatzan

Estitxu Alkorta

Proiektua hobetzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez direla argudiatu zuen EAJ/PNVren bozeramailea den Estitxu Alkortak. Bere hitzetan "Oposizioan garen taldeok eskubidea dugu egungo egoera ekonomikoaren eta datorren urtean izango denaren berri jakiteko, eztabaidatzen hasi baino lehen zergak, tasak edo prezio publikoak gehitu ala murriztu behar ote diren. Alabaina, Lasarte-Oriako Udaleko gobernu taldeak ez bakarrik ez zuen 2009ko Aurrekontu Proiekturik aurkeztu, baizik, gainera, ez dio oposizioari datu ekonomiko bakar bat ere eman aurtengo ekitaldi ekonomikoa zein egoeratan amaituko den jakiteko, eta gutxiago oraindik nola aurre egin behar ote dion 2010ekoari.

Bestalde, Ordenantzak aldatzeko proiektua oso mugatua da. Gobernu taldeak hori egiteko izan dituen aurrebaldintzak zein diren ez dakigu oposizioan garenok. Dokumentu eta azalpen bidez zehaztu beharko litzateke, aldez aurretik, zein politika ekonomiko eta sozialen arabera nahi diren handitu zerga edo tasa batzuk (Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga, ura eta zaborrak, batik bat), eta nahi diren bazter utzi beste zerga batzuk, hala nola Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga edo ibilgailuen gaineko tasa.

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

RSS

  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu