Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Alderdi Eguna 09. Urkullu: “EAJk ez du ahaztuko euskal gizartearekin duen konpromisoa”

eaj_lasarte-oria @ 11:56

Ikurriña_Alderdi_Eguna_09

EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk atzo jendez gainezka zegoen Forondako zelaietan, 2009. urteko Alderdi egunean, adierazi zuenez, "duela urte erdi, alderdi honek bere konpromisoa berretsi zuen hauteskundeetan. Gure lehentasunik nagusiena krisialdik ateratzea eta lana defendatzea izango zela. Euskadiren normalizazio eta bizikidetzarekiko konpromisoa hartu genuen... eta konpromisoa hartu genuen euskal gizarteak bere baloreak mantentzearekin".

"Bai. Gure baloreak. Hitza betetzen dugun gizon eta emakumeak gara. Zintzoak gara. Herri hau maite dugu. Eta, langileak gara, oso langileak" gaineratu du.

Urkulluk azpimarratu zuenez, "EAJ-PNVk ez du ahaztuko euskal gizartearekin duen konpromisoa. Bere hitza mantendu eta beteko du. Gure zintzotasun politikoa mantenduko dugu eta lan egingo dugu.Lan eta lan Euskadiren alde. Beti egin dugu, eta orain, inoiz baino gehiago".

"30 urte. Arrazoia bada gazteriari dei berezia egiteko. Atea zabalik dugu. Oso zabalik. Gazteak geureganatu nahi ditugu. Beren herrietan  Aberriarekiko konpromisoa duten gazteak. Euskadirekin konpromisoa duten gazteak. Berriz ere, hauxe da  bakoitzak berea emateko ordua. Konpromisoa hartzeko unea.Inork ez digu ezer oparituko. Orain, bizi ditugun garai hauen estilora. Entzutea. Egitasmoak prestatzea. Proposamen berriak. Langileak gara, ekintzaileak. Euskadirekiko pasio eta konpromisoarekin. Gure konpromisoa. Herri hau egunetik egunera eraikitzea. Aberri hau egunetik egunera eraikitzea".

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

RSS

  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu