Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artifizio suek jarraitzen dute...!

eaj_lasarte-oria @ 13:04

patxilopezsoldaditomarinero

Francisco Javier Lopezen gobernua,  hain iragarria izan den “aldaketa”, Euskadira iritsi dela adierazten jarrai. Espainiako bandera erakunde publiko guztietan ezarrarazi, edo Estatuko Segurtasun  Indarrak Gernikako juntetxera  gonbidatu ondoren, pasa den astean iragarri zuen krisiaren aurkako “goi-batzarra”,  “aldaketa”ren adibide garbia da.

Astelehenean ospatu zen batzar eztabaidatsua, eta emaitzak ikusirik,  ezbairik gabe esan dezakegu, Gobernuak krisiaren aurka zerbait egiten duela adierazteko beste azpijoko bat, jada ezaugarri  duen geldotasuna tapatzeko saiakera bat, besterik ez dela izan.  Berriro ere, orri zuria besterik ez zuten eraman, bestela balitz ez zuketelako udazken arte atzeratu beharko erabakien hartzea. Baina, Exekutibo Sozialista berriaren albuma osatzen joateko beste argazki bat lortu zuten.  Badirudi, Lopezek eta bere taldeak, Herriko arazoak argazki bidez konpontzen direla uste dutela.

Astelehenean jakin, jakin genuen ere, zer zen Lopezi, Eudel eta hiru Ahaldunekin  ospatu bileran egotea  galarazten zion ekitaldi hain garrantzitsu hura: Portugaleteko Folklore Jaialdian parte hartuko zuten hainbat herrialdetako ordezkariei harrera egitea. Behar bada, dantzari jantzita agertzen den argazki horren ondoan, komunikabideetan hainbestetan argitaratu duten horren ondoan, ondo geratuko den besterik ez duelako izango da.

Hala ere, aitortu beharra dago Lopez jaunak agenda betea duela: Komunikabideen  bitartez Ajuria-enea herri xumeari ireki eta bere Carla Bruni partikularra erakutsi, Senatuko presidenteari harrera egin edo San Inazio eguneko ekitaldietara joateari utzi,  Euskaldun guztion Lehendakari moduan izan duen bi hilabeteko lan nekeza dela eta, oporrak hartzeko beharra duelako. Esanguratsua da Senatuko presidenteak, Javier Rojo sozialistak, Ajuria Eneako harrerara bertaratuei egindako oparia, barrenean, Espainiako Konstituzioaren alea zeukan polvera bana. Bakoitzak egin dezala bere irakurketa!

Baina aldaketak ez dira hemen amaitzen. Barne sailburuak ekin dio, pankarta, pintada eta ETA kide direnen argazkien aurkako bere kanpainari. Antza, horrek du lehentasuna: Ertzainak bulegoko beren lanetatik atera eta garbitzaile lanetan jartzeak eta pankarta gerra  sortzeak. Honekin, Ares Jaunak badu “estaldura auzi bat” benetako gaiei ez heltzeko. Harrigarria da ordea, Batasunak,  ETAko sinboloen kentzea, Herrietako festak sutzeko erabiliko duen  beldur direla, sail bertatik aitortzea. Hau da,  neurri honek amorrua sor dezakeela onartzen du, baina ez du ezer egiten  hau ekiditeko; alderantziz, PNV eta Aralarren aurka egiten du zalantzan jartzeagatik eta “erradikalen” alde egitea leporatzen digute.

Suhiltzaile buru izendaturiko suzale honen aurrean, nahiago dugu, Baltzaren  egiteko modua, zuhurra, arduratsua eta tinkoa.

Baina, eztabaida hau sortzen den bitartean, guzti honen aurrean, onena, Auzitegi Nazionalaren erantzuna izan da,  ETAko 15 presoren alde antolaturiko ekitaldiak ospatzeko debeku eskaerari ezetz esan dio, manifestaldiak egiteko konstituzio eskubidearen aurkako erabakia litzatekeela argudiatuz. Hau  ote Senatuko presidenteak bere opariaz eman nahi zigun mezu subliminala?

Bestalde, Hezkuntza sailburuak ezin bere kideak baino gutxiago izan eta bere ekarpena egin dio “aldaketa”ri. Haur Hezkuntzako hizkuntza nagusia ez dela euskara izango eta Euskal Curriculumetik Euskal herria hitza kentzeko asmoa duela, iragarri du. Eta hau Sozialistek egiten dute, Gernikako Estatutuaren defendatzaile sutsuenek, Euskara hizkuntza ofiziala dela xedatzen duen Estatutu horren, bere  Atariko Buruaren l. Artikuluan “  Euskal Herria, bere naziotasunaren adierazgarri, eta bere burujabetasuna iristeko ...Beronen izena Euskadi zein Euskal Herria izango da...”  dioen horren defendatzaileek.

Artifizio suak besterik ez dira. Lopez Gobernuaren benetako motorraren iragarle diren koheteak:  Euskal Herriaren berezitasunarekin bukatu nahi dute eta Espainiako Erkidego bat gehiago, besterik ez izatea. Hau, eta ez besterik, da, Abertzaleok asmatzen ditugun ustezko nortasun arazoak kontrajarriz, behin eta berriro, “Euskal  hiritarren benetako arazoei” aurre egingo diotela ziotenen, helburu bakarra. Egia, krisiari aurre egiteko ez dutela neurririk aurkeztu, da, eta gainera Ibarretxeren Gobernuak arrakastaz martxan jarri zituen neurriak kajoian gordetzeko ausardia dute. Lopezek, lotsarik gabe iragarri du, ez dituela aurreko Exekutiboaren “propaganda egitasmoak” mantenuko -azken honek agindutako inbertsioak aipatuz, zehazki esanda, 2008an Aldundiekin hitzartutako Ekonomia bizkortze Egitasmoa-.

Eta hau hasi besterik ez da egin... Artifizio suek jarraituko dute.

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

RSS

  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu