Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Ana Urchueguiak debeku ipini die oposizioko zinegotziei ezkontza zibilak egiteko

eaj_lasarte-oria @ 14:14

Urchueguia_3

Lasarte-Oriako EAJk gogorki salatu nahi du alkateak bere kargutik behin eta berriro erakusten duen nagusikeria, oraingoan debekatu egin baitie oposizioko zinegotziei ezkontza zibilak egitea.

 Aurreko egun batean, EAJko bozeramaile Estitxu Alkortak eskaera aurkeztu zuen familiarteko zuzen baten ezkontza egin ahal izateko udaletxeko biltzar aretoan, datorren urrian. Alkateak ahoz aurreratu zion gero idatziz erantzundako gauza bera: erabaki zuela agintaldi honetan ez ziela oposizioko zinegotziei ezkontza zibilak egiteko baimenik emango.

 Dirudienez, gobernu taldeko zinegotziek bakarrik ezkondu ahal izango dute, berak hala erabaki duelako, beste inolako arrazoibide edo oinarririk gabe. Jokabide tamalgarria da, benetan, alde guztietatik begiratuta: lehenik, bere karguaz baliatzen ari da politikoki eroso ez zaizkion zinegotziak nolabait zigortzeko; bigarrenik, herritarrei eskubide bat kentzen ari zaie, nahi duten zinegotziak ezingo baititu ezkondu; hirugarrenik, lasarte-oriatar guztien ondasunak eta ondarea alderdikeriaz ari da erabiltzen, herriko etxea eta biltzar aretoa guztiona baita, ez txanda bakoitzeko alkatearena.

 EAJren ustez tamalgarria da Urchueguía andrearen haserrealdi lotsagarri horrengatik herritar arruntek zilegi dituzten gogo eta itxaropenak zapuzturik gelditzea, eta ezkontza bat bakean ospatzeko aukera galaraztea.

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

RSS

  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu