Honelako "euskal herritarrekin", nahiago "euzkotar" izan
eaj_lasarte-oria @ 11:10
Nik onar dezaket gure selekzioaren izenaren aurrean egunotan izan den eztabaida sutsua. Izan ere, gure Herriaren (7 herrialdeen) izen historikoa Euzkadi bazen ere, bere esanahia deskafeinatu xamarra iritsi zaigu denboraren poderioz. Ezin uka dezakegu egun Euskal Herria gainezarri zaiola. Bada, hortaz, selekzioaren izenaren gaurkotzearen baitan eztabaidarako mamia.
Hori bai, ezin onar dezaket hainbat futbolarik ultimatum gisa komunikabide orotara bidalitako manifestua gure selekzioaren izena inposatuz, partiduaren ospakizuna ere zalantzan jarriaz. Batetik, selekzioaren izena jartzea ez dagokielako jokalariei, herritarrei baizik, selekzioa ez delako jokalariena, Euskal Herriarena (edo Euzkadirena) baizik. Bestetik, errespetua zor diotelako 70 urteko bizitza duen selekzioari (Euzkadiko selekzioari); izan ere, egoera larrienak jasanda ere, exilioa jasanda ere, Euskal selekzioak inoiz ez duelako partidu bat bera ere bertan bera utzi, are gutxiago jokalarien aldarrikapen politikoak direla medio.

Llorente euskal herriko selekzioa aldarrikatzen
Gainera, kexuak kexu, jokalari hauek ez dute inolako barne gatazka ideologikorik, behin manifestua sinatu eta gero BMWa hartu eta Espainar selekzioarekin jokatzera joateko (Llorente errioxar euskaldunduaren kasu). Eta ez uste, nik onar dezaket euskal kirolari batek bere etorkizun profesionalari begira Espainiar selekzioarekin jokatzeko inolako eragozpenik ez jartzea. Baina hori kontutan izanda, ez diezaiotela inori euskaltasun lekziorik eman!!! Etxean otso, kalean uso.
Alde galanta dago BMWaren belaunaldiko Euskal Herriko eta 37an erbesteratutako Euzkadiko selekzioen artean.
Izan ere, honelako euskal herritarrekin, nahiago euzkotar izaten jarraitu.
Tagak: Euskal Selekzioa Llorente Euzkadi Euskal_Herria
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Erantzunak(3) »
Amonamantangorri — 2008-11-17 - 20:18:45 GMT 2
Jokalariek berdin-berdin daramazkite BMWak eta Mercedesak partidetara, Euskadirekin nahiz Euskal Herriarekin jokatu. Iragarkietako sosak berdin-berdin irabaziko zituen ETBk, izen batekin nahiz bestearekin. Eta nik ere aldeak ikusten ditut 37ko jeltzaleen eta oraingoen artean.
Baina hau juxtu kontrakoa izan da: Dirudienez, jokalariak oraingoan ez dira beti bezala portatu, betiko mukizu txoropito konformistak bezala alegia.
Nazioarteko partidak jokatzeko aukera ezin zaio ukatu jokalari profesional bati, zerorrek esan duzu. ESAITek ez dio inori sekulan halako gauzarik aurpegiratu.
Iaz eskakizun zerrenda bat egin zuten jokalariek jendaurrean eta kamerekin, eta Federazioak onartu egin zuen. Aurten federazioak atzera egin du auskalo nola eta zergatik, izan ere, erabakia hartu denean ez da kamerarik izan, eta jendartearen bizkar egin da. Iaz egin zen, aurten ez. Hori demokrazia da? ba ez.
Segi, segi, beti bezain "euzkotar", izen hori darabilzuenak dagoeneko gutti zarete eta.
eajlasarteoria — 2008-11-17 - 22:09:13 GMT 2
Ba, hain zuzen ere, mukizu txoropito batzu bezala portatu direla uste dut, nahi dutena lortu ezean kasketa izugarria harrapatzen duten horietakoa.
Eta nork dio pasa den urtean iritsitako "akordioa" aurtengo modu berean lortu ez zutela? Mehatxuen bidez, hain zuzen ere?
Nik ez diet ukatzen beraien iritzia emateko eskubidea. Baina beraien iritzia, gure Herriaren izenari dagokionez, neria edo zuria bezain beste balio du. Partidua ez jokatzearen mehatxua arduragabekeria galanta da, honelako partidurik joka ez ditezen nahi dutenen onurako.
A, eta "euzkotar" gehiago ezagutzen det, "euskal herritar" baino.
Amonamantangorri — 2008-11-18 - 00:39:01 GMT 2
Gure herriaren "izen historikoa" Euzkadi dela diozu, baina hori ez da guztiz egia. Historikoki, gure herriari deitzeko hainbat izen erabili dira: atzerrian gu izendatzeko erabilitako izenak eta gerok gure buruari paratu dizkiogunak. Euzkadi da horietako bat, baina ez da bakarra; ez da "izen historikoa", "izen historiko bat" baizik. Badugu beste dozena erdi bat izen; horietako gehienek Euzkadik baino tradizio eta historia sakonagoa dute. Haietatik bat nagusituko dela uste dut; sentitzen dut, baina ez zait iruditzen Euskadi izanen denik.
Hemen ez dakit zertaz ari garen: Euskadi izenaren egokitasunaz (alderdi honetako jende askok bereziki maite duela konturatzen naiz), futbol selekzioak bere tradizio historikoagatik eduki beharreko izenaz, edo euskal selekzioek orohar izan behar duten izenaz. Horren guziaren nahaste borraste handi batez ari gara segur aski. Eta menestra hori pixkat hobekixeago ontzeko hortxe ditugu Anasagastiren, Urkulluren, Azkunaren, Azkarateren eta beste askoren ekarpen estimagarriak eztabaida honen/horien inguruan. Hola bai: nik gogoko ditut eztabaida irekiak. Eta gogoko dut probokazioa.
Oso erraza da gezurrezko gertaeretatik ondorio interesatuak ateratzea. Euskal Herria izena onartzeko eskakizuna kirolariek egin zuten, eta manifestazio jendetsu batek babestu ere bai. Gainera, eta hori da nire ustez kontua, onartu egin zen eta Kataluniarekin egindako partida izen horrekin egin zen.
Neologismo sabindarra berreskuratzeko erabakiak baino gehiago, erabaki hori hartzeko modua bera izan da jendea gehien izorratu duena, eta arrazoiarekin izorratu gainera.
Ez dakit nik ba, hainbesteko polemika sortu zenik hurrengo urtean lehenera itzultzeko. Jokalariek "mehatxuz" ezarritako baldintza bat izan zela diozu edo susmo hori duzu bederen, baina bestea askoz agerikoagoa izan zen: erabaki "oker" baten goitik beherako zuzentzea, inori ezer galdetu gabe. Zuzendariek berek "mehatxu" berbera erabili dute: Euskadi ala deus ez.
Nik eskertzen dut jokalariek emandako urratsa. Euskadi futbol taldea sinbolo bat izango da gure historian, baina nazioartean eskubide osoz jokatuko duen taldeak Euskal Herria izena edukiko du. Tenis, kungfu, pilota edo petanka selekzioek Euskal Herria izena edukiko dute (País Vasco, Pays Basque, Baskeland, Basque Country).
Urtero egiten diren partida pare horiek ez dute zentzurik aldarrikapen egun ez badira, eta nik ez dut izen sinbolikorik nahi, egiazko izena baizik.
TrackBack URI
Erantzun bat idatzi