Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Teodoro Hernandorena: Euskalzale nekaezinaren historia

eaj_lasarte-oria @ 16:24

Xabier Lasa Bergarak historialariak Teodoro Hernandorenaren biografia-liburua aurkeztu zuen pasa den maiatzaren 23an Zizurkilgo Atxulondon.

Teodoro Godofredo izenak jarri zizkioten, nahiz eta berak esaten zuen bezala “horiek ez ziren Zizurkil batean jartzeko izenak!”. Izaera berezian, izena eta izana ederki uztarturik eraman zituen bizitza osoan Teodorok.

Apaiz ikasketak egiten hasi zen, baina ez zituen bukatu. Ez zuen inoren mende egon nahi. “Nik askatasuna nahi nuen” errepikatzen zuen behin eta berriz. Horrela, etxekoen borondatearen aurka, hamazazpi urterekin Teologia ikasketak utzi eta Zizurkilera itzuli zen.

Albaitaritza egiteko asmotan, Zaragozara joan zen gero eta medikuntza ikasketak egin zituen bertan. Dentista egin zen aurrerago. Baina, tartean izan zuen astirik  mundu zabala ezagutzeko, itsasontzi batean mediku-lanetan arituta.

Euskal Herriaren alde zerbait egi nahi zuen eta biderik egokiena politika zelakoan, Donostiako Eusko Gaztedin bazkidetu zen eta aurrerago EGIko lehendakari izendatu zuten. Gipuzko Buru Batzarreko kide ere izan zen.

Kultura baliatu zuen ideia abertzaleak zabaltzeko eta Euskal Herria kanpoan ezagutzera emateko. Besteak beste, Gipuzkoako Abesbatza sortu eta Bartzelonako Liceora eraman zuen. “Euzkadi” pelikula ere atera zuen aurrera bakar bakarrik. Erbesteratuta zegoela, Iparraldeko bertsolaritza errautsetatik berpiztu zuen. Azken urteak Hondarribian pasa zituen, itsasoari begira.

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

RSS

  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu