Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


77. urteurrena ikurriña Lasarte-Orian onetsi zenetik

eaj_lasarte-oria @ 21:30

Hala da, 77 urte bete dira egunotan gure Lasarte-Orian lehenengo aldiz ikurriña onetsi zenetik. Garai hartako El Dia eta Euzkadi aldizkariek honela jarraitu zituzten egindako ospakizunak :

 El día - 1931-05-17

Ikurriña_Lasarten_2

Ikurrina_Lasarten

Lasarte

Eusko-Ikurriña.

Lasarte-Oria'ko Uri-Buru-Batza'k lenengo aldiz gaur, igandean, zabalduko du gure erian Euzkadi'ko ikur'iña (bandera). Berau kalian zabal-zabalik ikusteak biotz ikara antzean korputz guzian dar-dar pozgar'i bat igaro eraziko digula ziur nago. ¡Zorionekoak dar-dar ori nabaitu genezakegunak, bera baita gure eudko-abertzaletasunaren ezagungar'irik garbiena!

Eusko-ikur'iña aintzakotzat artuko ez dutenak ere izango dira ordea gure artean; zoritxar'ez bat baño geiago. Oyetako bakoitzari ler'o aben bitartez biotz sakon sakonean sortzen zaiten maitasun biziaz igurtzitako aolko (konsejo) bat eman nai diot.

Ar'en entzun ar'etaz, ona: Zu, ni bezela euskotar'a zera, Euzkadi eder onen txokoren batean jayua zera; o'rela ez bada ere, eusko-odolekua zera beintzat. Beraz zure aber'iya Euzkadi da. Hau 1839'g. urte [...] bere semiak, euskotar'ak eraltzen zituan legiakin bizi zan; Euzkadi'ko agintariak euskotar'ak ziran. Geroztik, Euzkadi, España'ko legepean bizi da; lege oyek, gero ta estuagoak, eusko izaera desein ta ostikoperatzen dijoaz.

Eta orain galdetzen dizut: Zu, Lasartear'a edo Oriyatar¡a, euskotar'a beintzat, ¿ez al-dizu biotzak esaten, zuk, euskotar bezela, zure aber'iaren agintaritza euskotar'en eskuetara biurtu erazteko eskubideak dituzula? Bai noski.

Igandean, margo gor'i, orlegi (berde) eta zuria ditun ikur'iña ikustean gogoratu zaite ori dala zure aber'iaren ikur'iña; bere aur'ean igarotzeakuan utzi biotzari itz-egiten eta bere itzak, ziur nago, eusko-abertzale zintzo guzien biotzetatik ateratzen diran ber-berak izango dira, abexek: ¡Gora Euzkadi!

A. Bi.


Euzkadi_logo

 

Ikurriña_Euzkadi_2

Lasarte
Eusko-Ikurriña.

Iragarrita zegoan bezela, igandean ospatu zan erri ontan euzko-ikurriñaren onespena.

Goizeko zazpietan txadon nagusian, Errekondo'tar Errosendo erretora jaunak onetsi zuan ikurriña.

Zortzi t'erdietan, Añorga'ko txistulari trebeak ta ikurriña aurretik zirala jaupatik ateratzen zan jendea enparantzarantz zuzendu zan.

Lenbizi Telletxea'tar Primitiba abertzale gazteak maitasun aberkoia zerioten lerro batzuek irakurri zituan ikurriña agurtuaz.

Idazki onen egilleak Urreta'tar Mikel jaunaren aurkezpena egin ondoren ekin zion onek bere itzaldiari.

Abertzaletasun arazoetan atzeratuenak ulertzeko eran argi ta garbi agertu zuan Euskalerriya aske bizi zala Bergara'ko besarkada maltzur arrek euzkotarrak atzipetu zituan arte. Geroztik España'ko legeak gero ta estuagoak izan zaizkala Euzkadi'ri, batez ere Dictadura denborako zazpi urteetan; orain Erkal edo Errepublika berriak euzkotarren itxaropenak zabaltzen dituala ta bera Euzkadi'ren onerako bada euzkotar guziok gure itsaspen beroa eskañi bear diogula. Azkenik, esan zuan, gero gure ondorengoen aurrean madarikatuak izan nai ez badegu, une abetan, euzkotar guziok, danok batuta, Euzkadi'ren askatasuna lortzeko zerbait egitera beartuak gaudela.

Urreta jauna oso txalotua izan zan.
Beriala Añorga'ko txistulari gazteak, abertzale jatorra dan Arizmendi'tar Imanol jauna zuzensari zutela, "Euzko Abendaren Ereserkia" ta "Gernikako Arbola" jotzen zuten bitartean ezarri zan ikurriña Azuruza jaunaren balkoian, Erriak oso abegi ona egin dio.

Igandeko jayak zabaldutako aziya asi da loretzen; egun abetan ¡amabi! alderdikide berrikin ugaritu da Lasarte-Oria'ko Uri Buru Batzarra'ren abertzale sailla.

¡Aupa euzkotarrak! ¡¡ Batu gaitezen guziok Euzkadi'ren alde!!

JAUNARTZE AUNDIA

Erretore jauna zuzendari zala, aurretik egoki gertu ondoren, Josu'ren Igoera egunean egin zuten bere Jaunartze aundia mutil nexka abek:

Gabriel Nogués, Pedro Ormazabal, Julián Arteaga, Alejandro Romo, Pedro de Baltasar, Manuel Amunarriz, Juan Erkicia, José Cabrerizo, Daniel Aldaz, José María Otaegi, Miguel Beltza, Pedro Jiménez, Juan Martínez, Francisco Vila ta Matías Urruzola, 15 mutil.

Juan Etxeberria, Juana Alkain, Concepción Muga, Juana Lizaso, Fiora Muga, Máxima Odriozola, María Etxaondo, Lucia Barrena, Ignacia Ilarramendi, Candelaria Etxezar, Juana Aranburu, Juan Yeregi, Francisca Cogolo, Valentina Alba, María García ta Lucía Okariz, 16 nexka.

Zorionak guzioi, ta ez aztu erretore jaunak erakutsi dizkizuten aolku ta ikaskai onak.

A-BI.

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  • zabaldu.com>>77. urteurrena ikurriña Lasarte-Orian onetsi zenetik — 2008-05-25 - 22:14:02 GMT 2

    77 urte bete dira egunotan gure Lasarte-Orian lehenengo aldiz ikurriña onetsi zenetik. Garai hartako El Dia eta Euzkadi aldizkariek honela jarraitu zituzten egindako ospakizunak.
  • Zimetx — 2008-05-26 - 23:58:53 GMT 2

    Erdaraz esaten den bezala: "Cualquier tiempo pasado fue mejor".

    Zorionak artikulu guzti hoiek biltzeko egindako lanagatik.

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

  • RSS

    Atalak

    Tagak

    Sindikatu