Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Lasarte-Oriako 2008ko aurrekontuak: lehen atala

eaj_lasarte-oria @ 21:34

Berria-n 2008/05/14

Gure kritikarik gogorrena adierazi nahi dugu joan den asteazkeneko udalbatzarrean PSOE-EB tandem-ak onartu zituen aurrekontuen aurka. Herritarrek aurrekontuak ulertzeko eskubidea izan behar dutela uste dugu, ez bakarrik ikustekoa; horregatik, zutabe honen aukera laburra erabili nahi dugu gure iritzia emateko.

Aurrekontuen 41 milioi eurotatik 16, Loidi-Barrenen eta Okendon udal lur sailak salduta eta bestelako hirigintza aprobetxamenduak eginda lortuko dira.

Loidi-Barrengo lur sailak saltzea aldez aurretik ikusita bazegoen ere, Okendoko eta Goiegi Gorako arearen garapena ulertezina iruditzen zaigu, guztiz ezinezkoa baita aurten inolako hirigintza jarduerarik hastea anbulatorioaren aldean edota Goiegi hotelaren aldean. Guk dakigun bezala, Urtxuegia andreak ere badaki hori, noski. Aurrekontua era horretan puzteak, aurten izango ez diren diru sarrerekin (5,6 milioi euro), esan nahi du ez dela ordainezko gasturik ere egingo; beraz, atzeko pabiloien berritzea eta zahar etxearen birgaitzea ez dira egingo.

Adar jotze galanta! Izan ere, onartutako aurrekontuen arabera, bigarren urtez jarraian udal lurraren ondarezko saldo negatiboa sortuko da, guztira 5 milioi eurokoa, ondareari dagozkion ondasunak gastu arrunterako erabili baitira.

2006ko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, babes ofizialeko etxebizitzetarako lurzorua sortzeko helburu nagusia duenez, xedatzen du saldo negatiboa 2010erako kitatu beharko dela. Ondorioz, udalak beste horrenbesteko zorrari aurre egin beharko dio (gutxienik 5 milioi euro), gaur egun guztiz ezinezkoa litzatekeen gisan. Alderik txarrena da Lurzoruaren Legearen sustatzaile nagusi izan den Ezker Batuak aurrekontu horien alde egitea. Zalantzarik gabe, historian izan diren aurrerakoienak dira.

Estitxu Alkorta. Lasarte-Oriako Udaleko EAJko bozeramailea

Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

TrackBack URI

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>


Nor naiz ni

  • RSS

    Atalak

    Tagak

    Sindikatu