Lasarte-Oriako EAJ aurkeztutako aurrekontuen aurrean
eaj_lasarte-oria @ 11:44
Azkenean, Urtxuegia andereak eta Ortega jaunak (EB) aurkeztu dituzte 2008ko aurrekontuak. Bai lagunak, 2008ko aurrekontuak 2008ko apirilan aurkeztuak izan dira!!! Zertan lan egiten dute Gobernu honetako zinegotziek?? Auskalo!!
EAJk partaidetza gabeko aurrekontu atzerakoi hauen aurrean osotasunerako emendakina aurkeztu du. Hona hemen gure emendakina PSE-EB-PPko aurkako bozkekin atzera bota dutena.
Osotasunerako emendakina
EAJ taldeak osotasunerako emendakina aurkezten du jarraian aipatzen diren arrazoietan oinarrituta:
1.- Aurtengo aurrekontuetan, orain artekoetan bezala, ez dute herritarrek parte hartu. Ez herritarrok eta ez gobernu taldean ez gauden zinegotziok. Ez dira beraz aurrekontu partizipatibo batzu izan. Honelako parte hartze politikak zenbait udaletan zehar oso emaitza onekin zabaltzen ari dira eta horregatik, egokiena izango litzateke antzeko ekimen bat bultzatzea, non herritarrek euren emendakinak aurkeztu ahal izango lituzketen,Premiazkoa da beraz, udal jardueretan herritarren parte hartzea bermatu ahal izango duen araudi bat garatzea. Hau urtero egiten dugun eskakizuna da eta urtero ukatzen zaiguena...
- Egon badaude ekimenak noski! Esate baterako, duela gutxi Foru Aldundiak eta Baketik herritarren parte hartzea sustatzeko gizarte eragile guztiei aurkeztu zien ekimena eta non Lasarte-Oriako udaletxetik inor ez zen agertu ere egin.
- Si de verdad se quiere convencer de que hay una voluntad clara de fomentar la participación ciudadana, no hay mejor que predicar con el ejemplo. El ejemplo que hasta ahora el equipo de gobierno está dando es de todo lo contrario: convenios urbanísticos, licencias de obras, etc. que antes sí se debatían y aprobaban en un pleno público ya no es posible. Con el inestimable apoyo de EB estos asuntos que tanto nos incumbe a los lasarte-oriatarras y que son causa de gran parte de los ingresos de este Ayto, ya sólo lo debaten a puerta cerrada PSE y EB y lo que es más grave: EB, con su apoyo, dio carta blanca para que estas decisiones se puedan dar unilateralmente (por el PSE claro!) ; inexplicable!
2.- 2008ko aurrekontuak onartzen ez ditugun hirigintza ekintza batzuetan oinarritzen dira: Goiegi Gora-n doan Hotelaren eraikuntza eta OKENDO eremuaren garapenean batez ere. Okendo eremua garatuko duen proiektuaren aurka azaldu gara beti, Brigidetako komentuari bestelako garrantzia eman ziezaiokeen planeamendu baten alde agertu garelako beti eta bertan hainbeste etxebizitza egiteko beharrik ikusi ez dugulako behin ere ez. Gainera, Okendo eremua eta Goiegi Gora-ko Hotela garatzeko MURIAS ,URGOLF, LANONDO eta “Hoteles del Oria”-kin sinatu ziren hitzarmenen aurka azaldu gara beti, izenpetu ziren permuta sistemak erabat kaltegarriak zirelako udal intereseentzako. Guzti honetaz gain, aurrekontu hauetan aurreikusten den diru sarrera inportante bat (5.615.000 €koa), Lanondo-k eta Urgolf-ek, eremu honetan (anbulategiaren inguruko eremua hain zuzen) ekin behar dioten hirigintza ekintzei dagokie baina baita Goiegi Gora-n-n doan Hotel-aren eremuan ekin behar dioten hirigintza ekintzei ere. Sinesgaitza da, aurten honelako ekimenik hasi daitezkeenik pentsatzea, eta beraz, sinesgaitza da diru sarrera hau gauzatu daitekeenik pentsatzea. Diru sarrera hauek ez izatearen ondorioak aztertu beharko lirateke eta aurrekontuak behar diren bezala egokitu.
- El 20% de los ingresos de estos presupuestos están basados en actuaciones urbanísticas que nunca hemos apoyado: OKENDO y el Hotel de Goiegi-gora. Ni nosotros ni EB, que sin embargo ahora, no sólo lo está apoyando sino que es parte responsable de que se lleven a cabo. No lo apoyamos entonces ni ahora porque:
o Considerábamos que, en el caso del área de Okendo, se debía haber usado el terreno de las brígidas con otro objetivo diferente al de la construcción masiva de viviendas.
o Porque tanto el desarrollo de Okendo como la construcción del futuro Hotel de Goiegi-Gora están basados en convenios urbanísticos con URGOLF (Grupo MURIAS), Lanondo-Mariezkurrena y “Hoteles del Oria”, basados en un sistema de permutas de bienes municipales poco transparente, donde se eludió el concurso público y donde se propició la construcción de 220 viviendas libres y un hotel en terreno mayoritariamente municipal dejando para no se sabe cuándo la construcción obligatoria e inmediata de los 480 VPOs de Cocheras.
o Todas estas actuaciones previas que no gozaron entonces con el respaldo de nadie (únicamente con el suyo lógicamente) son ahora respaldadas y en parte llevadas a cabo por EB que criticó (como nosotros) hasta la saciedad la política de vivienda de la Sra. Urchueguía.
- Además, gran parte de los ingresos que estos presupuestos prevé para este año, provienen de los aprovechamientos urbanísticos en dichas áreas. Es obvio concluir que el desarrollo del área de Okendo (en la zona del ambulatorio) no va a dar comienzo este año y mucho menos lo hará el del área del Hotel. Lo grave sin embargo, no es inflar el presupuesto con ingresos no ejecutables durante este año sino hacer creer que con esos ingresos se podrán llevar a cabo este año obras de rehabilitación en distintas edificaciones municipales. No engañe a nadie; gran parte de las inversiones en bienes patrimoniales contempladas en los presupuestos y que suponen un total de 5.600.000 euros no se podrán ejecutar porque sencillamente no habrá ingresos para ello. ¿Podría usted responder en estos momentos que plan de inversión saldrá perjudicado en el caso de que no se ingresen este año los 5 millones de €?
3.- Aurrekontu hauek ez dute Kotxeras eremuaren garapenari ekingo dion ekintzarik jasotzen. Askotan defendatu izan dugun bezala, Okendoko eremuaren garapena ezin da gauzatu Kotxeras eremuaren garapena abian jarri gabe. Kotxeras eremuan doazen Babes Ofizialeko 400 etxebizitza inguru, Okendo eremuan doazen etxebizitza libreekin batera eraiki behar dira derrigorrez eta aurrekontu hauek agerian uzten dute udal gobernu honek dituen lehentasunak à Etxebizitza libreak lehen bait lehen eraikitzekoak alegia. - Está sucediendo lo que anticipamos iba a suceder: se están levantando en estos momentos 130 viviendas libres en Loidi Barren, se construyeron ya 108 viviendas libres en Gaztañaga (un total ya de 238 viviendas libres) y no se ha construído todavía ninguna VPO. Además, tal y como está proyectado, mucho nos tememos que se van a construir otras 50 viviendas libres en Loidi Barren antes de que se empiece a construir ninguna VPO y por no hablar de las 405 VPOs de Cocheras, que no hay ni siquiera plan para hacerlos en los próximos tres años. Claro ejemplo de cómo se puede contradecir una ley (la cuál obliga a construir un mínimo de VPOs antes o al mismo tiempo que las libres) y alardear además de progresismo. Clara apuesta por propiciar la oferta de viviendas libres antes de que se construya ninguna VPO. Y claro posicionamiento en contra de la ley del Suelo que el Sr. Ortega tanto ha defendido en este Ayto. 4.- Gainera, aurrekontu hauek ez dute Hirigintzako Aholku Batzordea sortzeko urratsik jasotzen. Duela urtebete indarrean jarri zen lege berriak agintzen duenez, derrigorrez aurten eman beharreko urrats bat dela kontsideratzen dugu.
- La Ley de Suelo y Urbanismo obliga a la constitución de un Consejo Asesor de Urbanismo que posibilite la participación ciudadana y que pueda pronunciarse sobre temas de ámbito urbanístico. Exigimos pues para este año, se tomen medidas para la inmediata constitución de este órgano consultivo y la puesta en marcha de un reglamento que regule su funcionamiento.
5.- EUDEL-ek onartutako “Udal Gobernagarritasunerako eta Euskal Zinegotziek eta alkateek euren karguak askatasunez betetzeko akordioa”n oinarrituz, egun udaletxe honetan dauden zinegotzien gehiegizko arduraldi portzentajeak berrikusi behar dira eta egun alkateak eta zinegotzi hauek jasotzen dituzten gehiegizko ordainsariak ere. Ondorioz, ardura esklusiboarekin egun dauden zinegotzi kopurua 6tik 3ra jeitsi beharko litzateke eta hauen ordainsariak (alkatearenak barne) %25 batetan gutxi gora behera jeitsi.
- No parece que haya ninguna intención de aprobar el acuerdo para la “Gobernalidad Municipal” pactado por todos los partidos en EUDEL puesto que se sigue contemplando el mismo número desproporcionado de concejales liberados (es decir, 6 en vez de lo 3 que EUDEL establece para un municipio de <20.000 habitantes) y el exagerado sueldo de alcaldía que, con 83.815 € siendo uno de lo más altos de entre todas las alcaldías guipuzcoanas supera al de San Sebastián (76.859 €) , practicamente igual al de Vitoria (85.568 €) y roza el de Bilbao (92.873€) .
7.- Kooperazioko politika erabat aldatu behar da eta alkatea eta alkateordearen eskutik kanpo lehen bait lehen utzi. Horretarako, aurtengo aurrekontuek, kanpo auditegi bat egiteko partida bat eta “kooperazioko teknikari” baten lanpostu berri baten sorrera jaso beharko lukete gutxienik. - ¡Qué decir sobre la actual política de Cooperación! ¡Que es vergonzoso que se siga permitiendo que usted gestione fondos de coooperación !
Que es vergonzoso que no existan convenios de colaboración con entidades como la ONG ASODECOM , Oficina de Hermanamiento o Alcaldía de Somoto, al margen del propio convenio de hermanamiento.
Que es vergonzoso que destinemos cerca de 250.000 € anuales a una oficina que carece de entidad jurídica propia.
Y que es vergonzoso, que haga uso de su cargo público para amedrentar, despechar y amenazar a un pueblo como el de Somoto con la suficiencia y prepotencia del que sabe que tiene la llave de la caja.
8.- “BURUNTZALDEA ESKUALDEAREN GARAPENERAKO AGENTZIA S.A.”an parte hartzeko urratsak eman behar dira eta beraz, erakunde honek abian jartzen dituen ekimenetan parte hartzeko ebidentziak jaso beharko lituzkete aurrekontu hauek. 9.- Administrazioaren lan esparruan euskararen erabilera zabaldu eta sustatzeko planak antolatu eta bultzatuko dituen ekimen gehiago jaso beharko lirateke. Plan hauen xedea izan beharko litzateke administrazioko langune edo zerbitzuek beren lana euskaraz egitea, hau da, euskara pixkanaka L-Oko udaletxearen lan hizkuntza izatea. Helburu hau lortzeko eman beharreko ekimenak bultzatu eta finantziatu beharko lirateke:euskarazko softwarak, trebakuntza planak, ikastaro bereziak,... Me parece que pedir que se use el Euskera como lengua de trabajo en esta Administración es, visto los últimos acontecimientos, pedir peras al olmo. Está claro que este reto muy pocas administraciones lo cumple; eso es verdad. Pero para ello, o contra ello, está la voluntad, el compromiso político del que sí quiere dar un giro a la situación. Y hoy por hoy no existe en este Ayuntamiento voluntad política alguna ni para fomentar el uso del euskera como lengua de trabajo en la administración ni para garantizar el derecho que todo lasartearra tiene de relacionarse con este Ayto exclusivamente en Euskera. Ejemplo reciente à la aprobación (con ausencia de EB en las votaciones), de retrasar la acreditación de los perfiles lingüísticos en 11 de los 14 puestos de trabajo vacantes y de nueva creación. Todo ello en contra del informe del responsable del servicio de Euskera y por supuesto en contra de los criterios lingüísticos establecidos por el gobierno vasco. ¿A esto le llaman ustedes garantizar los derechos lingüísticos de esta sociedad? ¿ Qué piensan hacer cuando llegado el 2012 estos funcionarios no llegaran a acreditar el perfil requerido? ¿los echarán? ¿iniciarán expedientes de remoción?
Emendakin partzialak
1.KAP. Pertsonal gastuak
- Kooperazioko teknikari baten lanpostu berri bat sortzea proposatzen dugu gaur egun ez dagoen kooperazioko kudeaketa egoki eta gardena bermatzeko.
- Alkatetzarako sortu diren hiru aholkularien postuak ezabatzea proposatzen dugu eta beraz, aholkulari horientzako aurreikusten diren soldaten partidak ezabatzea ere bai. Honen ordez, ikastetxeen mantenurako bi tekniko iraunkorrak kontratatzea proposatzen dugu.
- Korporazioko ordainsariak, liberatuen eta aholkularien kopurua EUDEL-ek sinatutako akordioari egokitu daitezen proposatzen dugu.
- Euskara Zerbitzua indartzeko eta Administrazioan erabilera planak garatzeko, euskara teknikari baten lanpostu berri bat sortzea proposatzen da.
2.KAP. Ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketak - Ikastetxeko jantokirako udal-garraio zerbitzua sortzea eta gauzatzea proposatzen dugu. Horretarako, zerbitzu hau bermatzeko beharrezkoa izango den kontrataziorako, 20.000 euroko partida bat sortzea proposatzen dugu.- Kooperazioko kudeaketaren inguruan, kanpo auditegi bat kontratatzeko 30.000 euroko partida bat sortzea proposatzen da.- Etxez etxeko laguntzaren zerbitzuaren partida 50.000 eurotan igotzea proposatzen da zerbitzuaren kostua onuradunei murrizteko.- Euskarako kultura-eskaintza areagotzeko partidak 50.000 eurotan handitzea proposatzen da (antzerkia, zine-emanaldiak, musika, eta haurrentzako eta gazteentzako programazioa).- Herriko festetarako aurrekontua 40.000 eurotan handitzea proposatzen da.- Kirola naturan sustatzeko ekimen berriei ekiteko 20.000 euroko partida sortzea proposatzen da (mountain-bike ibilbideak, eskaladari buruzko hastapena, ibilbideak zaldiz,…).- Helduen Hezkuntza Iraunkorrean Euskarazko lerro berri bati ekiteko 20.000 euroko partida sortzea proposatzen da. 3. KAP. Finantza gastuak - FEMP-ri bideratzen zaion kuotaren transferentzia ezabatzea proposatzen dugu.- Horren ordez, UDALBIDE-kin hitzarmen bat izenpetu eta 6.000 euroko transferentzia aurreikustea proposatzen da, Euskal Herriko erakundeekin lan estuagoa egiten duelako.- Berezko egitura juridikoa lortzen ez den bitartean eta legezko hitzarmen bat sinatzen ez den bitartean, OHLOS-en gastuak finantzatzeko aurreikusten diren partidak ezabatzea proposatzen da.- Euskal Fondoari ematen zaion diru kopurua %15an igotzea proposatzen da, Saharako herria laguntzeko proiektuak bultzatzeko. 4.KAP. Transferentzia arruntak - Gazteen elkarte eta kolektiboei topa-leku eta oinarrizko azpiegiturak ahalbidetzeko 32.000 euroko gastua aurreikustea proposatzen da.- Plazaolako bidegorriari ekiteko 200.000 euroko partida bat sortzea proposatzen da.- Lasarte-Oriako erdiguneko eremu batetan herri pixatokiak eraikitzeko 300.000 euroko partida bat sortzea proposatzen da. - GFAko “Kantagintza” programan parte hartzea proposatzen da, euskal musika ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak lortu ahal izateko.
Sarrerak: 6. KAP. : Inbertsio errealak
- Kapitulu honetan Okendo, Goiegi Gora eta Zabaleta berri eremuen aprobetxamendu urbanistikoaren %10-ren ondorioz aurreikusten den 5.615.271,71 euroko sarrera ezabatzea proposatzen dugu, oso zaila ikusten bait dugu aurten eremu horiei (eta batez ere Okendoko eremuari dagokiona) ekin ahal izango zaionik. Diru sarrera honekin aurreikusita dauden inbertsioak ezabatzea proposatzen da ere bai, gauzatu ezinik geratuko direla aurreikusten delako.
- PERCO-ren garapenari ekiteko 100.000 euroko partida bat sortzea proposatzen da.- Irakaskuntzaren kalitatea neurtzeko azterketa bat egiteko 10.000 euroko partida bat sortzea proposatzen da.- Udalerriko ondareak inbentariatuko eta dokumentatuko dituen katalogo bat egiteko 20.000 euroko partida bat sortzea proposatzen da:§ Eraikinak, monumentuak,...§ Plakak, armarriak, burdinesiak,..
§ Babes berezia behar duten dimentsio txikiko natur espazioak eta tamainagatik, antzinatasun edo bitxitasunagatik babesa merezi duten zuhaitzak.
Galderak eta zalantzak
- Aurrekontueek, herri behartsuetan gauzatu beharreko proiektuentzako diru partida bat jasotzen dute, zer nolako proiektuetara bideratuko diren aurrez eztabaidatu eta erabaki gabe. Badirudi, 10 proiektuetara (¿?) bideratuko dela partida hori
- 348. orrialdean, non Udal Lurzoru-Ondarearen ondasun eta baliabideen xedea deskribatzen den sarreren egoera (14.674.694,69 €) ez dator bat 74. orrialdean aurreikusten den diru sarrerakin à 6. KAP.ko Inbertsio errealen besterenganatzeagatik aurreikusten den 16.404.652,79 euroko diru sarrerarekin alegia. Iruditzen zaigu, sarreren egoera horretan Loidi Barren eremuaren hiritartze kuotei dagokien 2.189.486,51 euroko diru sarrera falta dela.Gainera, 30eko 2/2006 Legeak agintzen duen aurka, aurreikusten diren sarrerak ez daude gastuekin parekatutak (ez aurtengoak eta ez lehengo urtekoak ere). Gure kalkuluen arabera gainera, desoreka hori 3.782.458,50 eurokoa da eta ez aurreikusten dena.
Tagak: EAJ/PNV Aurrekontuak Presupuestos
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us



Erantzunak(3) »
Xexki — 2008-05-04 - 21:53:12 GMT 1
Urtxuegia kanpora!!
Kazikismorik EZ!!
fan de estitxu — 2008-05-08 - 18:10:57 GMT 1
q los concejales del gobierno no hacen nada? y donde estaba ella cuando se votaron los presupuestos. de compras?
eaj_lasarte-oria — 2008-05-11 - 12:34:06 GMT 1
Iepa fan de estitxu!
Erantzuna oso erraza da. Lanean. Izan ere udaletxean egiten diren osoko bilkurak langileriaren lan-orduetan egiten diren bitartean ez da beti posible izaten zinegotzi batentzat bere lan-postua uztea Osoko Bilkurara joateko. Dena den gure bozeramalea den Estitxu Alkorta Bilkuran izan zen 2 ordu luze osotasunerako emendakina defendatzen eta gero bere lanpostura bueltatu behar izan zuen.
La respuesta es muy fácil: trabajando. De todas formas, nuestra portavoz Estitxu Alkorta estuvo 2 horas de Pleno defendiendo la enmienda a la totalidad y posteriormente se tuvo que ausentar por motivos laborales. Es lo que tiene poner los Plenos en horario laboral: muchos de los lasarte-oriatarras no pueden acudir a los Plenos y los concejales que no trabajan para Urchueguía no siempre pueden ausentarse de sus puestos de trabajo.
Gero arte lagun!
TrackBack URI
Erantzun bat idatzi