GBB-ren 100. urteurrena ospatu!
eaj_lasarte-oria @ 14:22
Alderdikide eta Alderdizale agurgarria: 2008ko apirilaren 20an ospatuko dugu Eusko Alderdi Jeltzalea Gipuzkoan sortu zeneko mendeurrena; duela 100 urte Zumarragan bildu baitzen -eta data horretan bertan- apirilaren 20an, lehen Gipuzko Buru Batzarra aukeratuko zuen Erki Batzarra Antolakuntza baten bizitzan 100 urteko historiak asko suposatzen du, gainditutako oztopo eta zailtasunak, aldaketak, bizitza. Geurea bezalako alderdiak gainera, baita ere debeku eta jazarpen garaiak. Nahikoa esanguratsu eta garrantzitsu deritzogu aipatu efemeridea, eta ospatzea ederki asko merezi duena. Antolatuta dugu, horren guztiaren ohorez eta Zumarragan bertan, datorren apirilaren 20rako, igandea, festa giroko ekitaldi politiko ederra.

11:00etan OROI-EKITALDIA. Adierazpen politikoa irakurriko da Zelai-Aristi antzokian. Jarraian argazki ofiziala aterako da bertaratu direnekin eta ondoren festaz gozatuko, burduntzian erretako arkume eta musika emanaldiekin festa plazan. Gurekin bat eginda, mendeurreneko ospakizunetan parte hartzera deitzen zaitugu, eta egun horretan igo bedi Gipuzkoako Batzoki guztietan gure ikurrina. Hilaren 20an, igandea, Zumarragan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu Gipuzko Buru Batzarraren agur beroa. Joseba Egibar Artola EAJ-PNVren GBBko presidentea Oharra: goiz guztian zehar haur parkea, begirale zerbitzuaz, antolatuta dago.
Tagak: GBB EAJ/PNV 100._Urteurrena
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Ez dago erantzunik »
TrackBack URI
Erantzun bat idatzi