Independentzia aurrera?
eaj_lasarte-oria @ 23:19
Bozkatzera noa eta hautesmahaikide batek kamisetan "independentzia aurrera" leloa dauka idatzita; eta nere artean: gertatu dena gertatuta -Isaiasen azken hilketa beldurgarria- egon liteke independentziak bide horretatik aurrera egingo duela pentsatzen duenik? Azken aldiko atxilotze, legez-kanporatze, epaiketa eta espetxeratze espiralak izan duen erantzun honek haserretu bai baino ez nau harritu. Harrigarria egiten zaidana da, lehenik eta behin, independentziaren aukera sendotzen duela usteak; izan ere, itsua behar da izan ez ikusteko ETAren jardunak, urtetan, nazionalismo espainarrari baino ez diola mesede egin.Harritzen nau Harritzen nau euskal nazionalisten batasuna lortu ahal dela ustea ETAk bere horretan jarraitzen duen bitartean; ez independentziak, ezta "erabakitze-eskubideak" ere, ez gaituzte bilduko baten batek berea lortzeko pistolen mehatxua erabili ahal badu orain eta erabaki-eskubidea gauzatu ondoren. Alternatibak egon badaude, ETAkide izandakoak argitaratu berri dituztenak barne. Ez dago ezinbestekoa den biderik, izugarrizko entzungorrak besterik ez. Kike Intxausti. Txintxarri aldizkaria (2008-03-10)
Tagak: ETA Txintxarri Bakea
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Ez dago erantzunik »
TrackBack URI
Erantzun bat idatzi