Iradi (EAJ), atez-ateko zabor bilketaren sistemaren inguruan.
eaj_lasarte-oria @ 22:26
Txintxarri-n, 2008/01/28-an
Txintxarri: Ze inpresio jaso duzu bidai honetan?
Oso herri txikik ikusi ditugu eta ez dakit han ikusitakoa hemen egin daitekeen. Uste dut esperientzi pilotoak Lasarte- Oria edo Errenderi bezalako herri koxkorretan egin behar direla benetan posible den edo ez ikusteko. Zubietan hasi nahi dute, baina Zubieta hor erreza da edozer egitea. Argentona ez daukate ezta espaloirik zabor-ontziak jartzeko, pentsa. Atez-ateko bilketa jarri dute beste aukerarik ez baitzuten.
Txintxarri: Atez-ateko bilketa zaborren arazoari irtenbide bezala ikusten al duzu?
Zaila da. Horregatik esaten dizut nire herritik hasi daitezela. Nik eredu hau nahiko nuke, baina zaila ikusten dut. Nik ez dut nahi errauskailua nire etxe ondoan jartzea. Horregatik, hemen, atez-ateko bilketa posible dela erakusten badugu, beste herrietan ere posible izango dela ikusiko dute. Birziklatu eta konpostatu ezin den zaborrarekin, hau da, sobran geratzen den zaborrarekin zer egingo dugu? Herri guztietan zabortegi bat jarri behar al dugu? Bisitatu ditugun herrietan sobran geratzen den zaborra errauskailuetan erre edo zabortegietara eramaten dute. Egin dugun bidaian, atez-ateko bilketa nola egiten duten ikusi dugu eta horregatik hemen egitea oso zaila dela pentsatzen dut: zabor organikoa botatzen duten ontziak eskuz hustutzen dituzte, konposta egiteko lau makina zituzten... Han ikusi genuena Zubieta bezalako herri baterako da, ez honetako. Jendea kontzientziatu egin behar da eta horretan ere lan asko dago. Han pila bat ere ez doala organikoaren ontzian diote, nik hemen pilak ez, bizikletak zakarrontzian ikusi ditut.
Tagak: Iradi Lasarte-Oria zabor_bilketa EAJ/PNV
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Ez dago erantzunik »
TrackBack URI
Erantzun bat idatzi