Bai, azkenean Konstituzionalak bere epaia ezagutarazi digu, eta a zer hipokresia, hainbeste denbora eztabaidan, zertarako? Aho batez hartzeko erabakia?
Nork espero zezakeen Konstituzionalak Espainako Gobernuaren ineteresen aurka joan zitekeenik? Ezinezkoa.
"Zuzenbide Estatu" delakoaren islada da epaia.
Ez gara hemen geratuko. Ez gara isilduko. Europak jakin dezan zer gertatzen den gure herrian. Gure ahotsa ozenki entzun dadila.
La noticia de que en los últimos 15 años el euskera haya aumentado del 1,6%, en modo alguno puede significar un genocidio lingüístico, como aseguran los nacionalistas. Es cierto que el vascuence está sufriendo ataques, pero el principal de ellos es el dirigido por el nacionalismo vasco y su euskera batua. Lengua de laboratorio, inventada y que, a partir, principalmente, de las variantes dialécticas ajenas al vascuence de Alta y Baja Navarra y área de Roncal, ha logrado sustituirlas por el resultado de una jerga para, sistematizando artificiosamente los términos supradialectales asimilados y otros nuevos añadidos, crear un idioma concentrado (bat, uno, Batua), no hablado antes por nadie, excepto por los ahora euskaldunberris, debidamente titulados en esta comunicación. Que poco tiene que ver con las formas de expresión del vascuence de Navarra que sobrevivieron sin el auxilio nacionalista, sus medios de información y sus ikastolas.
Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria.
Eztabaida eta gatazka politikoaren erdian nahasirik ageri da berriro, zoritxarrez, euskara. Oraingoan, gaia izan da -espero zitekeen bezala- Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretua, pertsona kontsumitzaile eta erabiltzaileei legeak aitortzen dizkien hizkuntza eskubideak erabili ahal izateko sortua. Nire ustez, dekretua zuhurtasun handiz egina da, ikuspegi sendoz eta gure errealitate sozialari loturik. Izan ere, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak zaindu beharrarekin batera, aspaldi honetan enpresen eta merkataritzaren esparruan modu guztiz naturalean gertatzen ari den jarduera bat arautu nahi izan du dekretuak.
Herri erakundeek (Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek) urtero hiru bat milioi euro xedatzen dituzte esparru sozio-ekonomiko eta laboralean euskararen erabilera sustatzeko planetarako; aurten, 160 bat enpresek jaso dituzte era horretako laguntzak. Esan beharrik ere ez dago, jakina, diru laguntza horiek ez lituzkeela inork ere eskatuko, baldin eta enpresen edo merkataritzaren munduan horretarako beharrik edo eskakizunik sentituko ez balu.
Beste datu bat: aurten zabaldu da lehenbizikoz Bikain ziurtagiria, hizkuntza kudeaketaren bikaintasuna egiaztatzen duena; dagoeneko, 40 bat enpresek eskatu dute ebaluazioa, ziurtagiria lortzeko. Iaz, ebaluazio sistema frogatzeko partaide izan ziren bederatzi enpresek eskuratu zuten ziurtagiria: Euskaltel, Eroski, Cegasa, IMH, Matia Fundazioa edo Elkargi izan ziren, besteak beste, norberaren lan esparruan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatu eta aitorpen ofiziala lortutakoak.
Beste era batera esan daiteke: onartu berri den dekretua ez da agintekeriaz sortu, ezta gutxiagorik ere, baizik errealitatean oinarritzen da, esparru sozio-ekonomiko eta laboralean hizkuntza politika sendo bat lantzeko herri administrazioek azken urteotan egin duten ahaleginari esker. Beraz, uste dut dekretu hori «desadostasuna» edo «inposizioa» ezartzeko saiotzat hartzen duenak ez duela errealitatea ulertzen, ezta ezagutzen ere, jakina. Azkenerako, halako balorazioen bitartez sozialistak eta popularrak, edo popularrak eta sozialistak, behin eta berriro ari dira ahalegintzen euskararen inguruko gaiak politizatu daitezen, herritar gehienok (elebidunok zein elebakarrek) naturaltasun osoz onartzen ditugun kontuetan.
Hizkuntza politikari buruzko diskurtsoa zentzatu eta zuhurtziaz bete beharra dagoela uste dut, zinez. Ezinbestekoa dugu gatazka girotik aldentzea, hitzetan ere bai, euskararen araubideaz orain edo gero emango diren erabakien balorazioak egiterakoan. Izan ere, herri erakundeek jarraitu egingo dute, iritziak iritzi, euskararen erabilera arautzen eta indartzen, gizarte guztiz elebidun eta lotsaizunik gabea lortu arte. Eta, bide horretan, Gipuzkoak euskal gizartearen trakzio lana egin behar du, bere egoera soziolinguistiko hobeari etekina atereaz. Uste dut iritsia dela garaia lasai mintza gaitezen hizkuntza eskakizunez, euskararen erabilera planez eta gisakoez, hitzak banan bana eta luze-laburrean neurtzen ibili behar izanik gabe, gainera etorriko zaigun gaitzespen zaparradaren beldur.
Zorionez, euskal gizarteak badu argitasunik, eta naturaltasun osoz onartzen ditu euskararen inguruko arauak; hala frogatu izan du urte luzetan. Beraz, uste dut gure betebeharra dela oinarri sendoak ipintzen jarraitzea, euskal herritarrek benetako aukera izan dezaten nahi duten hizkuntza erabiltzeko, bai esparru publikoan, bai esparru pribatuan. Herri erakunde guztioi dagokigu, bakoitzaren eskumenen barruan, herritarren hizkuntza eskubideak benetan erabiliak izateko aukera ziurtatzea, askatasun eta naturaltasun osoz. Eta aukera horien artean dago, noski, euskaraz egitea.
Entre febrero y abril de 2007, en vísperas electorales, la alcaldesa entrevistó a unos 500 ciudadanos optantes a VPO para “informarles” acerca de unas VPO que a día de hoy están lejos de empezar a construirse. Desde EAJ-PNV denunciamos públicamente en DV el uso de recursos municipales para hacer campaña electoral. El tiempo nos da la razón.
Eguraldiak ez bazuen laguntzen ere, ohiturari jarraituz, iluntzeko 21:30ean zortziko San Juan-a dantzatu zuten udaletxe aurrean Erketzeko dantzariek. Aurten, gure bozeramailea den Estitxu Alkortak eta Plataforma Ciudadana-ko zinegotzia den Ana Prietok ere parte hartu zuten aintzinako usadioei eutsiz . Ondoren, txistularien doinuari jarraituz Andatza plazara igo ziren, eta Soka -dantza dantzatu eta gero, San Joan sua piztu zuten. Zorionak bioi zinegotzi lanak utzi eta herritarrekin batera festa hauetan parte hartzeagatik!
Las dos preguntas aprobadas por el Gobierno vasco son:
1. ¿Está Usted de acuerdo en apoyar un proceso de final dialogado de la violencia, si previamente ETA manifiesta de forma inequívoca su voluntad de poner fin a la misma de una vez y para siempre? 2. ¿Está Usted de acuerdo en que los partidos vascos, sin exclusiones, inicien un proceso de negociación para alcanzar un Acuerdo Democrático sobre el ejercicio del derecho a decidir del Pueblo Vasco, y que dicho Acuerdo sea sometido a referéndum antes de que finalice el año 2010?
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak adostutako galderak:
1. Ados al zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea? 2. Ados al zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?