Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Atala: Prentsa artikuluak

Euskaraz egiteko eskubidea

eaj_lasarte-oria 16/07/2008 @ 22:49

Noticias de Gipuzkoa-n, Berria-n eta Deia-n

Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria.

Eztabaida eta gatazka politikoaren erdian nahasirik ageri da berriro, zoritxarrez, euskara. Oraingoan, gaia izan da -espero zitekeen bezala- Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretua, pertsona kontsumitzaile eta erabiltzaileei legeak aitortzen dizkien hizkuntza eskubideak erabili ahal izateko sortua. Nire ustez, dekretua zuhurtasun handiz egina da, ikuspegi sendoz eta gure errealitate sozialari loturik. Izan ere, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak zaindu beharrarekin batera, aspaldi honetan enpresen eta merkataritzaren esparruan modu guztiz naturalean gertatzen ari den jarduera bat arautu nahi izan du dekretuak.

Herri erakundeek (Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek) urtero hiru bat milioi euro xedatzen dituzte esparru sozio-ekonomiko eta laboralean euskararen erabilera sustatzeko planetarako; aurten, 160 bat enpresek jaso dituzte era horretako laguntzak. Esan beharrik ere ez dago, jakina, diru laguntza horiek ez lituzkeela inork ere eskatuko, baldin eta enpresen edo merkataritzaren munduan horretarako beharrik edo eskakizunik sentituko ez balu.

Beste datu bat: aurten zabaldu da lehenbizikoz Bikain ziurtagiria, hizkuntza kudeaketaren bikaintasuna egiaztatzen duena; dagoeneko, 40 bat enpresek eskatu dute ebaluazioa, ziurtagiria lortzeko. Iaz, ebaluazio sistema frogatzeko partaide izan ziren bederatzi enpresek eskuratu zuten ziurtagiria: Euskaltel, Eroski, Cegasa, IMH, Matia Fundazioa edo Elkargi izan ziren, besteak beste, norberaren lan esparruan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatu eta aitorpen ofiziala lortutakoak.

Beste era batera esan daiteke: onartu berri den dekretua ez da agintekeriaz sortu, ezta gutxiagorik ere, baizik errealitatean oinarritzen da, esparru sozio-ekonomiko eta laboralean hizkuntza politika sendo bat lantzeko herri administrazioek azken urteotan egin duten ahaleginari esker. Beraz, uste dut dekretu hori «desadostasuna» edo «inposizioa» ezartzeko saiotzat hartzen duenak ez duela errealitatea ulertzen, ezta ezagutzen ere, jakina. Azkenerako, halako balorazioen bitartez sozialistak eta popularrak, edo popularrak eta sozialistak, behin eta berriro ari dira ahalegintzen euskararen inguruko gaiak politizatu daitezen, herritar gehienok (elebidunok zein elebakarrek) naturaltasun osoz onartzen ditugun kontuetan.

Hizkuntza politikari buruzko diskurtsoa zentzatu eta zuhurtziaz bete beharra dagoela uste dut, zinez. Ezinbestekoa dugu gatazka girotik aldentzea, hitzetan ere bai, euskararen araubideaz orain edo gero emango diren erabakien balorazioak egiterakoan. Izan ere, herri erakundeek jarraitu egingo dute, iritziak iritzi, euskararen erabilera arautzen eta indartzen, gizarte guztiz elebidun eta lotsaizunik gabea lortu arte. Eta, bide horretan, Gipuzkoak euskal gizartearen trakzio lana egin behar du, bere egoera soziolinguistiko hobeari etekina atereaz. Uste dut iritsia dela garaia lasai mintza gaitezen hizkuntza eskakizunez, euskararen erabilera planez eta gisakoez, hitzak banan bana eta luze-laburrean neurtzen ibili behar izanik gabe, gainera etorriko zaigun gaitzespen zaparradaren beldur.

Zorionez, euskal gizarteak badu argitasunik, eta naturaltasun osoz onartzen ditu euskararen inguruko arauak; hala frogatu izan du urte luzetan. Beraz, uste dut gure betebeharra dela oinarri sendoak ipintzen jarraitzea, euskal herritarrek benetako aukera izan dezaten nahi duten hizkuntza erabiltzeko, bai esparru publikoan, bai esparru pribatuan. Herri erakunde guztioi dagokigu, bakoitzaren eskumenen barruan, herritarren hizkuntza eskubideak benetan erabiliak izateko aukera ziurtatzea, askatasun eta naturaltasun osoz. Eta aukera horien artean dago, noski, euskaraz egitea.

Lasarte-Oriako 2008ko aurrekontuak: bigarren atala

eaj_lasarte-oria 24/05/2008 @ 20:23

Estitxu Alkorta Berria-n (2008-05-23)

        Hona bigarren idatzia, EAJren iritzia plazaratzeko, PSEk eta EBk aurten Lasarte-Orian onartu dituzten aurrekontuei buruz. Mugika jaunak nire aurreko gutunari erantzun subjektibotasun eta irain saiakeraz betea eman nahi izan zion, baina egiaz jabetzeko, aurrekontuen datuak eta informazioa irakurtzea baino argibide zuzenagorik ez dago. Hortaz, hona hemen datuak: 130 etxebizitza libre eraikitzen ari dira une honetan Loidibarren eremuan; 108 etxebizitza libre eraikita daude dagoeneko Gaztañagan; 238 etxebizitza libre, guztira. Eta ziurrenik, beste 50 bat eraikiko dira Loidibarrenen, babes ofizialeko etxebizitza bakar bat ere eraikitzen hasi aurretik. Gainera, guk eta EBk, oposizioan zegoenean, sarritan salatu izan dugun moduan, Kotxeras eremuan doazen 405 etxebizitza babestuak eraikitzeko aurreikuspen zehatzik ez dagoenez, etxebizitza libreak lehenago eraikiko dira, eta eraikitzen ari dira! Halabeharrez, eta  enpresa eraikitzaileen interesak gazteon interesen aurretik jarriko dituzte. 

        Bestalde, haur eskola enpresa pribatuen bidez kudeatu nahian jarraitzen dute. Urchueguia andreak nahiago du urtero 300.000 euroko gastua herritarroi leporatzea, erraz saihestu zezakeen arren, Haurreskolak partzuergoan sartu izan balitz. Behin eta berriro ohartarazi izan diogu azpikontrataturiko enpresak nekez lortu ahal izango duela Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen kalitate-ratio berberak, kuotak nabarmen igo ezean. Horren ondorioz,  soldata prekarioak mantentzera edota hezitzaile/gela erlazioa murriztera behartuta egongo da. Eta azkenik, horixe gertatu zen lehengo urtean bertako langileen protestak eta greba mehatxuak tartean egon zirelarik. Gauza berbera gertatu liteke aurten berriro ere!

        Bukatzeko, EAJk askotan salatu izan du Udal Gobernu honek trabak jartzen dizkiola Euskara Zerbitzuak administrazioan euskararen erabilera bermatzearen alde egiten duen lanari. Horri erantzun nahian, Urchueguia andreak aurrekontuak onartutako udal batzarrean esandakoak ekarri nahiko nituzke gogora: gure hizkuntza politikarekin elebakartasuna sustatu nahi genuela leporatu zigun. Eta akusazio hori 20 urtez Lasarte-Oriako Udaletxean bilkura bakar bat “egun on” xume batez hasteko gai ez den alkate elebakarrak egiten digu! Zazpi azal badira zenbaiten kopetan!

Sobre los presupuestos de Lasarte-Oria (Parte II)

eaj_lasarte-oria 24/05/2008 @ 20:09

Estitxu Alkorta Noticias de Gipuzkoa-n (2008-05-23)

         Valga esta segunda entrega para exponer, de nuevo, la visión del PNV sobre los presupuestos aprobados por el PSE y EB en Lasarte-Oria para el presente año. El señor Mugika, pretendió responder a mi escrito anterior con afirmaciones llenas de subjetividad y comentarios fuera de tono, pero no hay nada mejor que atender a los datos y la información de los presupuestos para percatarse de lo que es la “cruda” realidad.  

Los datos son éstos: en este momento, se están construyendo 130 viviendas libres en el área de Loidibarren; hay ya 108 viviendas libres construidas en Gaztañaga; un total, pues, de 238 viviendas libres. Y están proyectadas otras 50 más en Loidibarren, antes de que se comience a construir una sola vivienda de protección oficial. Tanto nosotros como EB, cuando estaba en la oposición, denunciamos en reiteradas ocasiones que, al no haber una previsión concreta sobre las 405 VPO que irán en el área de Cocheras,  se comenzarían a construir primero las viviendas libres, tal y como está ocurriendo. Lo que era de temer, ha ocurrido: los intereses de las constructoras han primado sobre los intereses de los lasartearras, principalmente jóvenes.  

En otro orden de cosas, el equipo de gobierno sigue empeñado en gestionar la escuela infantil mediante una empresa privada. La señora Urchueguia prefiere cargar sobre las espaldas de la ciudadanía un gasto de 300.000 euros, perfectamente evitable de haberse integrado en el Consorcio Haurreskolak. Hemos advertido de manera reiterada que la empresa subcontratada no podría alcanzar los ratios de calidad ofrecidos por el Gobierno Vasco, salvo con un incremento sustancial de las cuotas o de las subvenciones del Ayuntamiento. En su defecto, se vería forzada a mantener salarios precarios y a reducir la relación de educadores/aula. Cosa que ya ocurrió el pasado año, con protestas y amenazas de huelga por parte de los trabajadores. Este año podemos volver a las andadas.

Para terminar, el PNV ha denunciado en muchas ocasiones que el equipo de gobierno pone trabas a la labor que desde el Servicio de Euskera se lleva a cabo para garantizar el uso del euskera en la administración municipal. Sirva como ejemplo la respuesta de la señora Urchueguia en el pleno de aprobación de los presupuestos: nos acusaba de querer fomentar el monolingüismo con nuestra política lingüística. Y lo hacía una alcaldesa monolingüe, quien durante sus 20 años al frente del Ayuntamiento de Lasarte-Oria ha sido incapaz ni tan siquiera de comenzar un solo pleno con un humilde “egun on”. ¡Hay que tener cara!


Nor naiz ni

  • RSS

    Atalak

    Tagak

    Sindikatu