Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: Lasarte-Oriako EAJko komunikatuak

EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

eaj_lasarte-oria 28/05/2009 @ 13:17

Europako_Hauteskundeak

KANPAINAKO MITINAK:

Maiatzeko 31 (Igandea)

            NON: Donostiako Antzoki Zaharrean/Teatro Principal de San Sebastian

            ORDUA: 11:30etan

                        Joseba Egibar

                        Izaskun Bilbao

                        Iñigo Urkullu

Ekaineko 4 (osteguna)

            NON: Beasain (Usurbe antzokian)

            ORDUA: 19:00tan

                        Izaskun Bilbao

                        Joseba Egibar

            OHARRA: Autobusa antolatuta dago:

                        17:00: (Modas Zugasti)

                        17:10: (Gran Vía)

                        17:20: (Hernani kalea)

                        17:30: (Astorian)

                        17:40: (Antiguan-anbulategian)       

            Apuntatzeko: eaj_lasarte@yahoo.es               

EAJ-PNVk emandako prentsaurrekoa Lasarte-Oriako "ez-aurrekontuak" direla eta

eaj_lasarte-oria 21/05/2009 @ 10:14

Prentsaurrekoa_2

Lasarte-Oriako EAJk bere iritzia plazaratu nahi du 2009rako Udal Aurrekontuak direla-eta:

1.- Gogor salatu nahi dugu Udalaren gobernu taldeak erakutsi duen arduragabekeria, herriaren diruak kudeatzeko gastuen eta sarreren aurrekontua ez aurkeztea erabaki duelako.Beste era batean esanda, ez dute egingo udal batek, enpresa batek edo familia batek nahitaez egin behar duen gauza nagusietako bat:aurrez ongi begiratzea zein diru sarrera izango dituen, zein mailegu eskatu beharko duen, eta zenbat diru gastatuko duen gauza bakoitzean, lehentasunen arabera.

Ez dago aitzakiarik halako jauntxokeria egiteko. Herri erakunde batean herriaren diruak kudeatzen dituzten guztiek betebehar hori dute, hain zuzen ere, aurrekontuak egin eta aurkeztekoa. Soldata ez txikiaren truke hainbesteko ardurarik eskatu behar zaie.

Gure inguruko udal guztiek aurkeztua dute (Donostia, Hernani, Usurbil, Astigarraga, Andoain), edo aurkeztuko dute aurki, aurtengo aurrekontua; eta Lasarte-Oriakoak, zergatik ez?
Tamalgarria da Lasarte-Oriako PSEk txintik ez esatea, eta lotsagarriagoa, oraindik, Ezker Batuko ordezkaria erabaki hori zuritzen ibiltzea.

2.  Alkatearen erabaki horrek ahultasun izugarri bat ezkutatzen du, egiazki, ez baita gauza egoera ekonomikoari aurre egiteko. Ihesean dabil, garai hobeak etorriko direlakoan, ezer egin gabe eta azalpenik eman gabe. Izan ere, joan den osteguneko udal batzarrean, aurrekontu proiektua aurkezteko asmorik ez zuela adierazi zuenean alkateak, galdera asko gelditu ziren airean. 2008ko aurrekontua 45 milioi euro izan zen, eta 2008ko apirilaren 30ean onartu zen. Hala eta guztiz ere, aurrekontu horren % 59,18 besterik ez zen gauzatu, eta urtea 3,5 milioi euroren zorrarekin amaitu zen (2008ko diru sarreren eta gastuen arteko aldeak sortzen du zor hori). Garai hartan argi eta garbi adierazi genuen, eta publikoki salatu ere,  aurrekontua amets bat zela, guztiz:  diru sarrera batzuk kontuan hartzen ziren, nahiz jakin, ordurako, sarrera horiek ez zirela inoiz iritsiko; baina, orduan esan genuen moduan, kontu bakarra zen hitz merkeak esatea, historiako aurrekonturik handiena zelakoan.  Orain, berriz, aitortu behar izan dute ez bakarrik diru sarreretan huts egin zutela, baizik, gainera, etxegintzaren anpulua hustu egin dela eta krisia erdiz erdi lehertu zaigula. Hori gutxi ez-eta, alde batetik, udal guztiek bezala, Foru Ogasunari itzuli egin behar diogu Udalak Finantzatzeko Foru Fondotik jasotako gehiegizko dirua; eta, bestetik, «ziurtzat» jotzen ziren diru sarrera batzuk (hirigintza jarduerenak) jaso gabe gelditu gara. Emaitza garbia izan da: urte kaotiko bat eta 3,5 milioi euroko defizita.

3. Orain galdetu beharra daukagu zer egingo duten eta zer egiten ari diren 2009an. Alkatearen erantzuna ezaguna dugu: aurrekonturik aurkeztu ez, azalpenik eman ez, eta urtea nola edo hala pasa.   Alabaina, ardura pixka bat edukiko balu, beste erantzun bat eman behar luke: diru sarreren azterketa zentzuzkoa egin, hitzartuta dauden gastuei aurre egiteko bide egokiak bilatu, gastu batzuei lehentasuna eman eta beste batzuk baztertu, betiere gastuak ez daitezen sarreren gainetik joan. Labur esanda, bere beharkizuna bete behar luke, horretarako ordaintzen baitzaio: aurrekontua aurkeztu eta defendatu.   

Artículo en Revista Lasarte-Oria

eaj_lasarte-oria 06/12/2008 @ 13:31

La pregunta es ¿cómo se deberían utilizar los recursos disponibles del ayuntamiento para mejorar los servicios públicos. Pero, claro, antes de contestar a eso, hay que hablar de la  situación económica en que se  está, de los proyectos que están ya comprometidos y en definitiva de qué recursos se dispone o se va a disponer.  Algunas cosas son  evidentes:

Irakurri gehiago »

"Hitza Hitz" manifestua

eaj_lasarte-oria 15/11/2008 @ 16:32
Erabakia

  Euskal Herriari Bai

Gaurko eguna, 2008ko urriaren 25a, hautatua zitzaien Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa euskal lurraldeetako herritarrei, eusko Legebiltzarrak legez onartua zuen kontsultan parte hartzeko. Kontsulta legeari, Espainiako Gobernuak eta bere presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok helegitea aurkeztuta, Espainiako Erreinuko auzitegi Konstituzionalak epaia adostu eta debekua dio ezarri.

Gernikatik hasi -eta Amorebieta, Durango, Urkiola eta Legutiano tarteko- hemen, Gasteizen batu gara euskal herrialde desberdinetatik etorritako hautetsiak, Europari eta munduari begira, adierazi eta aldarrikatzera izan bagarela, badela gugan Herririk, eta badela gugan, libre eta demokratikoki gure etorkizuna erabakitzera deituak eta galdetuak izateko eskubiderik.

Gaur eta hemen, guztiok bat eginik -eta bat eginik, nor bere proiektu politikoen ordezkaritzatik eta nor bere lurralde esparru juridikotik- argi nahi dugu adierazi, Europako gainontzeko herri guztien artean berezko nortasuna duen Herria dela geurea, berezko historia, gizarte-antolakuntza eta kultura ondare dituela, eta bi estatutan giltzatutako zazpi lurraldetan du bere leku geografikoa.  

Bakeari Bai

Giza eskubide guztien aldeko konpromisoa geurea dela nahi dugu adierazi; giza eskubide guztiak eta guztienganakoak. Bakean eta libertatean bizitzeko gure eskubidea nahi dugu aldarrikatu. Helburu nagusi dugu Bakea, banakako eta taldeko gure erantzukizuna; geure eskubide ere bada, euskal gizarte garen aldetik.

Uko egiten diogu biolentzia edo mehatxu orori eta berauen erabilerari, dela egoera politikoa aldarazteko, dela -soluzio bila ibilita- eman litezkeen elkarrizketa eta negoziazio prozesuengan eragina izateko. Bakea zor dio ETAk herri honi. Eskatzen diogu ETAri adierazi beza, biolentziari behin betiko uko egiteko egiazko borondatea duela; hala exijitzen diogu; halako erabakia izango baita prozesu berria hasteko lehen urratsa, eta hortik aurrera, biolentziaren behin betiko amaiera adostuta, etorriko baitzaio geure herriari bakezko etorkizun oparoa.

Bake-lorpena, gatazka politikoen konpontze bideetatik bereiztearen irizpidea geure egiten dugu. Hortaz diogu, biolentzia ezin erabili litekeela arazo politikoei konponbidea bilatu edo ukatu aitzakiatan.

Salatu nahi ditugu auzitegietako gehiegikeriak, legediarenak, pertsona, talde, alderdi politiko, hedabide, buruzagi politiko nahiz erakundeenganakoak; berauen eskubideak, berauen askatasuna eta zor zaien berme demokratikoa urratuta ikusi duten neurrian.

Elkarrizketa politikoari, Bai

Herriaren ordezkari politiko garen aldetik, argi nahi dugu adierazi, mugarik gabeko, bazterketarik gabeko elkarrizketa prozesuen alde, gure konpromisoa, alderdi politiko guztien artean adostasuna lortuta, izaera politikoa duen gatazka soluzio bidean jartzearren.

Normalizazio politikoak eskatzen ditu, bazterketa baino bat-egite ahaleginak; eskatzen ditu baldintzetan berdintasuna aniztasuna bermatzeko; eskatzen ditu alderdi politikoenganako mehatxuak desagertzea eta gizarteko adierazpen politiko orok izan dezala bere legezko adierazpena. Mintzamena, elkarrenganako errespetua, bide demokratikoen aldeko konpromisoa (soilik haienganakoa) dira normalizazio politikorako jatorrizko premisak.

Erabakitze eskubideari, Bai

Libreki erabakitzea dute herri guztiek berezko eskubide. Euskal Herriak berea du, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea; berea du galdetua izateko eskubidea eta hala adierazitako borondatea, errespetatua izatekoa.
Gaur, XXI. mendea hasi dugun honetan eta printzipio demokratikoaren argitan, ezin ezarri litezke ezta indarrean mantenu ere, alde bakarreko irizpideetatik eraikitako egitura politikoak, betoa eta debekua oinarri dituztela, espainiar nahiz frantziar subiranotasuna aldarrikatzea -soilik haiena- zilegi jota.

Printzipio demokratikoak eskatzen baitu, tarteko direnen aldetik elkarrenganako errespetua, aintzat elkar hartzea; eta ondorioz, hortik aurrera, akordioak itxi, beren baitan izate politiko desberdinak egon badaudela aitortuta, elkarbizitzarako ateak irekitzeko.  

Inposaketa, biolentzia, eta debekua etorkizunik ez duten erabaki eta neurriak dira, eta tamalez, geure Herriari bere egunerokoan ezartzen zaizkionak. Protagonista nagusi, euskal gizartea da; hala da, eta hala behar du. Demokrazian sakontze egitasmoek; banakakoen konpromisoa nahiz taldekoena..., erabakigarri dira Herri honetako gehiengo soziala babesteko, bakea eta libertate bila, akordio berrien ahaleginetan. Bide-zidorrik ez dago, ezta soluzio magikorik ere. Hitza hitz, pausoz pauso, geure Herriarentzat bakea eta bere erabakitze eskubidea helburu, bidetik atera gabe aurrera egiteko... hauek geure hitzak, horra geure konpromisoa!

Hitza hitz: Denok Legutiora!

eaj_lasarte-oria 15/10/2008 @ 23:24

URRIAK 25, GIPUZKOARROK, DENOK LEGUTIORA.

ERABAKITZEKO ESKUBIDEAren aldeko kontsulta galerazi digute, baina gure eskubidea da eta hori aldarrikatu nahi dugu. Horregatik eta horretarako Legebiltzarrean aldeko apostua egin zuten alderdiek amonkomunean antolatu dugun ekitaldiaren berri eman nahi dizut.

Ekimena: “Hitza hitz” lelopean, euskal herritarrei dei egiten zaie, Gernika eta Gasteiz arteko toki zehatzetan batzera. Subjektu politikoaren definizioa, debekatutako galdera eta galdera horientzako proposatzen diren erantzunak, fisikoki, lurraldean bertan kokatzean datza ekitaldi-ekimena. Parte hartu nahi duten herritarrek, EUSKAL, HERRIA, BAKEA, BAI, ERABAKIA eta BAI hitzak osatuko dituzte. Gipuzkoarroi ERABAKIA hitza Legution osatzea dagokigu.

Horretarako, Lasarten beste hainbat tokitan bezela, autobusa antolatuko da goizeko hamaiketan Legution izateko asmoarekin. Euskaldunak eta abertzaleak garen aldetik ezin gara ezer egin gabe geratu, parte hartu behar dugu, hitzak osatuz. Bi orduko ekitaldia izango da, gutxi gora behera. Handik etortzeko, bakoitzak aukera izango du ordubata t’erditan edo arratsaldeko sei t’erditan autobusa hartzeko. Eguna aldarrikatzaile eta alaia izango da. Animatu zaitezte eta parte hartu festa honetan . Informazio gehiago nahi baduzu edo erreserbak egiteko deitu ondorengo edozein telefonora:

EAJ-PNV: 656789391

EA: 650394073

Bestalde, hitzarmenaren aldeko sinadura bilketa ere egingo da gure herrian, jasotakoak Europara bidaltzeko. Horretarako, datorren larunbateko eta igandeko eguerdian, gure herriko Jalgi tabernaren inguruetan, EAJ, EA eta EB’ko ordezkariak mahai batean izango dira sinadurak biltzen.



Nos han prohibido la consulta sobre el Derecho a Decidir, pero es nuestro derecho y lo queremos reclamar. Por eso y para eso, los cuatro partidos que lo apoyamos hemos organizado un acto bajo el lema “Hitza hitz” para el próximo día 25 de Octubre.

El acto consistirá en realizar concentraciones masivas en 6 puntos del recorrido entre Gernika y Gasteiz, en donde se completarán las 6 palabras que constituyen el núcleo de la consulta: EUSKAL HERRIA BAKEA BAI ERABAKIA BAI Los guipuzcoanos nos reuniremos en Legutiano a las 11 de la mañana para completar la palabra ERABAKIA. Se pretende que el ambiente sea reivindicativo pero también festivo.

Animamos a los Lasarte-Oriatarras a que se sumen a esta concentración. Habrá autobús. El retorno se podrá hacer o bien a la 13h 30 o bien a las 18h 30 a voluntad. Para mayor información y para reservar plaza pueden llamar a uno de los siguientes teléfonos:

EAJ-PNV: 656789391

EA: 650394073

Por otra parte, el próximo sábado y domingo días 18 y 19, representantes de EAJ-PNV EA y EB estarán en una mesa para recoger firmas a favor de una Consulta Popular en el País Vasco y enviarlas luego a Europa.

Konstituzionalak ez du euskal herritarren ahotsa isilduko

eaj_lasarte-oria 11/09/2008 @ 21:53

Bai, azkenean Konstituzionalak bere epaia ezagutarazi digu, eta a zer hipokresia, hainbeste denbora eztabaidan, zertarako? Aho batez hartzeko erabakia?

 Nork espero zezakeen Konstituzionalak Espainako Gobernuaren ineteresen aurka joan zitekeenik? Ezinezkoa.

"Zuzenbide Estatu" delakoaren islada da epaia.

Ez gara hemen geratuko. Ez gara isilduko. Europak jakin dezan zer gertatzen den gure herrian. Gure ahotsa ozenki entzun dadila.

Gure eskubidea delako.

Justizia

Urchueguía se aprovecha de las necesidades de optantes a VPO

eaj_lasarte-oria 27/06/2008 @ 01:00
 Entre febrero y abril de 2007, en vísperas electorales, la alcaldesa entrevistó a unos 500 ciudadanos optantes a VPO para “informarles” acerca de unas VPO que a día de hoy están lejos de empezar a construirse. Desde EAJ-PNV denunciamos públicamente en DV el uso de recursos municipales para hacer campaña electoral. El tiempo nos da la razón.
Hona hemen grabazioa:

El Lehendakari anuncia las dos preguntas de la consulta popular

eaj_lasarte-oria 28/05/2008 @ 19:41

Lehendakaria

Las dos preguntas aprobadas por el Gobierno vasco son:

1. ¿Está Usted de acuerdo en apoyar un proceso de final dialogado de la violencia, si previamente ETA manifiesta de forma inequívoca su voluntad de poner fin a la misma de una vez y para siempre?
2. ¿Está Usted de acuerdo en que los partidos vascos, sin exclusiones, inicien un proceso de negociación para alcanzar un Acuerdo Democrático sobre el ejercicio del derecho a decidir del Pueblo Vasco, y que dicho Acuerdo sea sometido a referéndum antes de que finalice el año 2010?

Intervención del Lehendakari

Lehendakariak herri-kontsultarako bi galderak aurkeztu ditu

eaj_lasarte-oria 28/05/2008 @ 19:34
Lehendakaria

Hauek dira Eusko Jaurlaritzak adostutako galderak:

1. Ados al zaude indarkeriari elkarrizketa    bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?
2. Ados al zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?

Lehendakariaren adierazpena hemen

Lasarte-Oriako 2008ko aurrekontuak: lehen atala

eaj_lasarte-oria 14/05/2008 @ 21:34

Berria-n 2008/05/14

Gure kritikarik gogorrena adierazi nahi dugu joan den asteazkeneko udalbatzarrean PSOE-EB tandem-ak onartu zituen aurrekontuen aurka. Herritarrek aurrekontuak ulertzeko eskubidea izan behar dutela uste dugu, ez bakarrik ikustekoa; horregatik, zutabe honen aukera laburra erabili nahi dugu gure iritzia emateko.

Irakurri gehiago »


Nor naiz ni

RSS

  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu

    • RSS
    • Iruzkinen RSSa
    • Feed-a gehitu: