Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Kategoria: Euskal kultura

Sukalde kontuak, ederki ekoiztutako komedia goxoa

eaj_lasarte-oria 14/05/2009 @ 22:56

Gaur bertan estreinatu berri den euskal filma dakargu oriangoan. Aizpea Goenagak zuzendutako filma aurpegian irribarrea emanaldi osoan zehar kendu ezinik uzten zaituen hoietakoa da. Hasiera xumea, baina korapiltzen doazen istorio paraleloek, ederki ondutako salda bateko osagaien antzera, ikuslea murgildu egiten dute pixkanaka-pixkanaka.

Zuzendariak berak egindako gidoiak du filmaren arrakastaren ardura nagusia. Baina ezindugu aipatu gabe utzi gidoiari zilegitasuna ematen dion aktore-sorta bikaina. Lurdes Mendizabal, Juantxo (Isidoro Fernandez) sukalde eskolako maixuaren ama "xarmangarria" da aipagarriena. Hala ere, beste guztiak ere, bikainak dira.

Lehenengo minututik film osoa aurreikusi ditzakezun komedia amerikar sinpleen aldean, ezustez beteriko komedia beltza da honako hau. Haiek zineak betetzen dituzte marketing kanpaina izugarrien bitartez. Gu ahoz aho ibili beharko gara film hau hedatzeko. Baina pena merezi du.

Bi hitzetan: GUZTIZ GOMENDAGARRIA.

William Petersen, CSI-ko Grissom, euskaraz

eaj_lasarte-oria 20/12/2008 @ 16:52

Mikel Laboa gogoan

eaj_lasarte-oria 03/12/2008 @ 08:31

Mikel Laboa 

Bai dela zail, izatea handi bezain umil. Bai dela zail,belaunaldi luzeetan zehar, artista eredugarri zu aitortua izan,eta zuk berriz xumetasuna nahi bizi.
Hain zintugun zu hizkuntza geurearen bereko umila eta handia, biak pareko.
Gure emozioak dakarzkigu gogora zure kantak orora, egin baitzenigun hitz "Kateak eten beharraz", egin baitzenion kantu "Haize hegoari" eta zeure "Maitearen begiei". 
Musika eta ahotsa zeureak, erabili zenituen gogora guri ekartzeko “gu sortu ginen enbor beretik, sortuko direla besteak”…, gaurko gure tristurari itxaropenezko agurrean. 
Jakin badakigu sortuko direla besteak…,hala beharko…, zu baitzintugun paregabeko.

EAJ-PNVko GBB

Honelako "euskal herritarrekin", nahiago "euzkotar" izan

eaj_lasarte-oria 15/11/2008 @ 11:10

Nik onar dezaket gure selekzioaren izenaren aurrean egunotan izan den eztabaida sutsua. Izan ere, gure Herriaren (7 herrialdeen) izen historikoa Euzkadi bazen ere, bere esanahia deskafeinatu xamarra iritsi zaigu denboraren poderioz. Ezin uka dezakegu egun Euskal Herria gainezarri zaiola. Bada, hortaz, selekzioaren izenaren gaurkotzearen baitan eztabaidarako mamia. 

Hori bai,  ezin onar dezaket hainbat futbolarik ultimatum gisa komunikabide orotara bidalitako manifestua gure selekzioaren izena inposatuz, partiduaren ospakizuna ere zalantzan jarriaz. Batetik, selekzioaren izena jartzea ez dagokielako jokalariei, herritarrei baizik, selekzioa ez delako jokalariena, Euskal Herriarena (edo Euzkadirena) baizik. Bestetik, errespetua zor diotelako 70 urteko bizitza duen selekzioari (Euzkadiko selekzioari); izan ere, egoera larrienak jasanda ere, exilioa jasanda ere, Euskal selekzioak inoiz ez duelako partidu bat bera ere bertan bera utzi, are gutxiago jokalarien aldarrikapen politikoak direla medio.


 llorente

Llorente euskal herriko selekzioa aldarrikatzen


Gainera, kexuak kexu, jokalari hauek ez dute inolako barne gatazka ideologikorik, behin manifestua sinatu eta gero BMWa hartu eta Espainar selekzioarekin jokatzera joateko (Llorente errioxar euskaldunduaren kasu). Eta ez uste, nik onar dezaket euskal kirolari batek bere etorkizun profesionalari begira Espainiar selekzioarekin jokatzeko inolako eragozpenik ez jartzea. Baina hori kontutan izanda, ez diezaiotela inori euskaltasun lekziorik eman!!! Etxean otso, kalean uso.

Alde galanta dago BMWaren belaunaldiko Euskal Herriko eta 37an erbesteratutako Euzkadiko selekzioen artean.

Izan ere, honelako euskal herritarrekin, nahiago euzkotar izaten jarraitu.

Abertzaleok euskararen aurka

eaj_lasarte-oria 09/08/2008 @ 02:05

Nacionalismos y vascuence

Edurnetxo

 Edurne Nekosta, barkatu, Nieves Ciprés "Navarra Confidencial"-en


 La noticia de que en los últimos 15 años el euskera haya aumentado del 1,6%, en modo alguno puede significar un genocidio lingüístico, como aseguran los nacionalistas. Es cierto que el vascuence está sufriendo ataques, pero el principal de ellos es el dirigido por el nacionalismo vasco y su euskera batua. Lengua de laboratorio, inventada y que, a partir, principalmente, de las variantes dialécticas ajenas al vascuence de Alta y Baja Navarra y área de Roncal, ha logrado sustituirlas por el resultado de una jerga para, sistematizando artificiosamente los términos supradialectales asimilados y otros nuevos añadidos, crear un idioma concentrado (bat, uno, Batua), no hablado antes por nadie, excepto por los ahora euskaldunberris, debidamente titulados en esta comunicación. Que poco tiene que ver con las formas de expresión del vascuence de Navarra que sobrevivieron sin el auxilio nacionalista, sus medios de información y sus ikastolas.


banengoen ba...

Edurnezuri UPN-ko Iruñeako zinegotzi ohia da.

Euskaraz egiteko eskubidea

eaj_lasarte-oria 16/07/2008 @ 22:49

Noticias de Gipuzkoa-n, Berria-n eta Deia-n

Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria.

Eztabaida eta gatazka politikoaren erdian nahasirik ageri da berriro, zoritxarrez, euskara. Oraingoan, gaia izan da -espero zitekeen bezala- Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretua, pertsona kontsumitzaile eta erabiltzaileei legeak aitortzen dizkien hizkuntza eskubideak erabili ahal izateko sortua. Nire ustez, dekretua zuhurtasun handiz egina da, ikuspegi sendoz eta gure errealitate sozialari loturik. Izan ere, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak zaindu beharrarekin batera, aspaldi honetan enpresen eta merkataritzaren esparruan modu guztiz naturalean gertatzen ari den jarduera bat arautu nahi izan du dekretuak.

Herri erakundeek (Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek) urtero hiru bat milioi euro xedatzen dituzte esparru sozio-ekonomiko eta laboralean euskararen erabilera sustatzeko planetarako; aurten, 160 bat enpresek jaso dituzte era horretako laguntzak. Esan beharrik ere ez dago, jakina, diru laguntza horiek ez lituzkeela inork ere eskatuko, baldin eta enpresen edo merkataritzaren munduan horretarako beharrik edo eskakizunik sentituko ez balu.

Beste datu bat: aurten zabaldu da lehenbizikoz Bikain ziurtagiria, hizkuntza kudeaketaren bikaintasuna egiaztatzen duena; dagoeneko, 40 bat enpresek eskatu dute ebaluazioa, ziurtagiria lortzeko. Iaz, ebaluazio sistema frogatzeko partaide izan ziren bederatzi enpresek eskuratu zuten ziurtagiria: Euskaltel, Eroski, Cegasa, IMH, Matia Fundazioa edo Elkargi izan ziren, besteak beste, norberaren lan esparruan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatu eta aitorpen ofiziala lortutakoak.

Beste era batera esan daiteke: onartu berri den dekretua ez da agintekeriaz sortu, ezta gutxiagorik ere, baizik errealitatean oinarritzen da, esparru sozio-ekonomiko eta laboralean hizkuntza politika sendo bat lantzeko herri administrazioek azken urteotan egin duten ahaleginari esker. Beraz, uste dut dekretu hori «desadostasuna» edo «inposizioa» ezartzeko saiotzat hartzen duenak ez duela errealitatea ulertzen, ezta ezagutzen ere, jakina. Azkenerako, halako balorazioen bitartez sozialistak eta popularrak, edo popularrak eta sozialistak, behin eta berriro ari dira ahalegintzen euskararen inguruko gaiak politizatu daitezen, herritar gehienok (elebidunok zein elebakarrek) naturaltasun osoz onartzen ditugun kontuetan.

Hizkuntza politikari buruzko diskurtsoa zentzatu eta zuhurtziaz bete beharra dagoela uste dut, zinez. Ezinbestekoa dugu gatazka girotik aldentzea, hitzetan ere bai, euskararen araubideaz orain edo gero emango diren erabakien balorazioak egiterakoan. Izan ere, herri erakundeek jarraitu egingo dute, iritziak iritzi, euskararen erabilera arautzen eta indartzen, gizarte guztiz elebidun eta lotsaizunik gabea lortu arte. Eta, bide horretan, Gipuzkoak euskal gizartearen trakzio lana egin behar du, bere egoera soziolinguistiko hobeari etekina atereaz. Uste dut iritsia dela garaia lasai mintza gaitezen hizkuntza eskakizunez, euskararen erabilera planez eta gisakoez, hitzak banan bana eta luze-laburrean neurtzen ibili behar izanik gabe, gainera etorriko zaigun gaitzespen zaparradaren beldur.

Zorionez, euskal gizarteak badu argitasunik, eta naturaltasun osoz onartzen ditu euskararen inguruko arauak; hala frogatu izan du urte luzetan. Beraz, uste dut gure betebeharra dela oinarri sendoak ipintzen jarraitzea, euskal herritarrek benetako aukera izan dezaten nahi duten hizkuntza erabiltzeko, bai esparru publikoan, bai esparru pribatuan. Herri erakunde guztioi dagokigu, bakoitzaren eskumenen barruan, herritarren hizkuntza eskubideak benetan erabiliak izateko aukera ziurtatzea, askatasun eta naturaltasun osoz. Eta aukera horien artean dago, noski, euskaraz egitea.

San Juan bezpera: aurten Estitxu Alkortak (EAJ/PNV) eta Ana Prietok(PCLO) zortzikoa dantzatu zuten

eaj_lasarte-oria 25/06/2008 @ 23:20
San Juan_2008

Eguraldiak ez bazuen laguntzen ere, ohiturari jarraituz, iluntzeko 21:30ean zortziko San Juan-a dantzatu zuten udaletxe aurrean Erketzeko dantzariek. Aurten, gure bozeramailea den Estitxu Alkortak eta Plataforma Ciudadana-ko zinegotzia den Ana Prietok ere parte hartu zuten aintzinako usadioei eutsiz  . Ondoren, txistularien doinuari jarraituz Andatza plazara igo ziren, eta Soka -dantza dantzatu eta gero, San Joan sua piztu zuten. Zorionak bioi zinegotzi lanak utzi eta herritarrekin batera festa hauetan parte hartzeagatik!

Teodoro Hernandorena: Euskalzale nekaezinaren historia

eaj_lasarte-oria 25/05/2008 @ 16:24

Xabier Lasa Bergarak historialariak Teodoro Hernandorenaren biografia-liburua aurkeztu zuen pasa den maiatzaren 23an Zizurkilgo Atxulondon.

Teodoro Godofredo izenak jarri zizkioten, nahiz eta berak esaten zuen bezala “horiek ez ziren Zizurkil batean jartzeko izenak!”. Izaera berezian, izena eta izana ederki uztarturik eraman zituen bizitza osoan Teodorok.

Apaiz ikasketak egiten hasi zen, baina ez zituen bukatu. Ez zuen inoren mende egon nahi. “Nik askatasuna nahi nuen” errepikatzen zuen behin eta berriz. Horrela, etxekoen borondatearen aurka, hamazazpi urterekin Teologia ikasketak utzi eta Zizurkilera itzuli zen.

Albaitaritza egiteko asmotan, Zaragozara joan zen gero eta medikuntza ikasketak egin zituen bertan. Dentista egin zen aurrerago. Baina, tartean izan zuen astirik  mundu zabala ezagutzeko, itsasontzi batean mediku-lanetan arituta.

Euskal Herriaren alde zerbait egi nahi zuen eta biderik egokiena politika zelakoan, Donostiako Eusko Gaztedin bazkidetu zen eta aurrerago EGIko lehendakari izendatu zuten. Gipuzko Buru Batzarreko kide ere izan zen.

Kultura baliatu zuen ideia abertzaleak zabaltzeko eta Euskal Herria kanpoan ezagutzera emateko. Besteak beste, Gipuzkoako Abesbatza sortu eta Bartzelonako Liceora eraman zuen. “Euzkadi” pelikula ere atera zuen aurrera bakar bakarrik. Erbesteratuta zegoela, Iparraldeko bertsolaritza errautsetatik berpiztu zuen. Azken urteak Hondarribian pasa zituen, itsasoari begira.


Nor naiz ni

RSS

  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu