Bart hil da Mikel Atxaga. Kazetari, itzultzaile eta euskaltzale nekaezina izateaz gain, gure ahaleginetan bidelagun izan dugu beti Mikel.Baina, batez ere, euskararen alde egindako lanagatik gordeko dugu gogoan Mikel. Bere lan onaren eta maitasunaren oroitzapena gure gogo eta bihotzetan gordeko dugu. Ez adiorik!
Hona hemen martxoko ARGIA astekarian emandako bere azkenetako elkarrizketa:
Zer suposatu du 'Argia' astekariak emandako sariak?
Ahaztuta nituen urte, ilusio, itxaropen, zentsuraren mehatxuak eta lan batzuk gogoratzea. Merezimendua aitortu didatelako sekulako poza eta esker ona sentitzea.
Nola gogoratzen duzu zure hasiera kazetaritzan?Nik ez nuen kazetari izateko asmorik. Oso gazterik euskaltzaletu nin-tzen. Horretan badute zerikusirik Saturrarango bi irakaslek. Joan den otsailaren 12an hil den Andoni Basterretxea ondarrutarrak etxera idazten nituen eskutitzak euskaraz idazteko esan zidan eta kantu, bertso eta gramatika apur bat ere erakutsi zigun taldetxo bati, euskara zigortua eta debekatua zen 1945 aldera. Anton Garro, berriz, euskara ikasten zebilen bere gisa: gu ginen haren irakasle eta haren euskarazko liburuen jabe. Oso gazterik hasi nintzen euskaraz idazten, gero apaiz lanetarako behar nuen euskara egokia izan zedin. Baina banuen kezka handi bat, gure soldata diktadore baten eskutik zetorkigun. Bestalde, apaiz liberatu gehiegi ginen. Zer egin? Baserritar batzuk kooperatiba bat sortu zuten Aizarnan. Haiei lagun-tzea erabaki nuen baserri lanetan.
Eta orduan dei bat jaso zenuen.Hala nenbilela, Usurbilgo deia hartu nuen zenbaiten aldetik. Eta aurten 100 urte beteko dituen "Nekazala Kooperatiba"ko pentsu almazenean hasi nintzen lanean. Zeruko Argia n, bersortu zenetik, idazten tarteka-marteka. Usurbilera etorri nin-tzenean, berriz, nire kontu izan ohi zen asteroko editoriala. Handik laster, Zeruko Argia ra joateko deia jaso nuen. Hantxe jardun nuen buru-belarri Miren Jone Azurtzaren ondoan hasieran eta bakarrik geroxeago. Ondoren Pilar Iparragirre eta Elixabete Garmendia izan nituen lagun. Deia sortu zutenean Martin Ugaldek eta Jose Maria Gorordok egin zidaten eskaintza. Zeruko Argia n onenak emanda nengoen eta kostata, baietz erantzun nien. Hala ere jarraitu nuen, aldi batean, Zeruko Argia rako editorialak egiten.
Zeintzuk izan dira zure ibilibidean aurre egin beharreko traba nagusienak?
Urte itxaropentsuak ziren: ikastolak, Ez Dok Amairu, bertsolari txapelketak, abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna berpizten ari ziren. Zeruko Argia aldarrikapen horien topagune ere bazen. Informazio orokorreko astekari bihurtu genuen. Baina ez genuen enpresa bezala antolatzea lortu eta itxaropen handienak genituen garaiko hutsune honen ondorioak geroxeago agertu ziren gordin gordin. Badute merezimendurik zulo hartatik atera zutenek eta gaurko mailara ekarri dutenek. Gure trabak? Zentsuraren mehatxua, isunak, auziak eta abar. Eta giza eta diru eta tresna baliabide urriak.
Euskarazko prentsaren alde ere burubelarri lan egin duzu. Gaur egungo egoera ikusita, zer balorazio egingo zenuke?
Gure eskuarteko helburua astekari on bat egitea zen. Geroko ametsa: euskarazko egunkaria. Argi genuen euskal prentsa euskaraz egiten zena zen eta da. Irratian ere ari ziren urratsak egiten. Hor da Jose Ramon Belokik, batez ere, antolatu zuen 24 Orduak Euskaraz . Telebistako ametsik ez genuen egiten. Euskal Herrian lanean ziharduten 300en bat kazetarietatik 10en bat edo ziren euskaraz zekitenak, eta gehienak alfabetatu gabeak.
Zure ustez zer egin beharko zen euskarak presentzia gehiago eduki dezan komunikabideetan?Prentsa elebidunean zaila da euskarak aurrera egitea. Bi hizkuntzetan egiten diren komunikabide, mitin, meza, hitzaldi eta abarretan erdara nagusitzen da gehienetan. Eta dekretuz aurrera egitea ere zaila da. Euskaraz eta erdaraz berdin balia-tzen diren irakurle eta entzule gehiegirik ez baita. Zeruko Argia n nenbilela sekulako itxaropena nuen ikastolatik euskaraz alfabetatuta atera-tzen zirenetan: biderkatu egingo zaizkigu irakurleak. Ustea erdia baino gehiago ustel.
1982an zure asmoa euskarazko egunkari bat egitea zen. Nola gogoratzen duzu pasarte hura?
Kazetari euskaldunak ugaltzen ari ziren. Euskarazko egunkari bat egiteko garaia heldu zela uste nuen. Horretarako eskubidea, berriz, Estatutuak berak ere ematen zigun. Aldarrikatzaile eta zirikatzaile izan nin-tzen. Baina asko sufritu nuen. Ez geunden denon artean egunkari bat egiteko bezain elkartuak. Fidagaizkeria gehiegi zegoen guren artean. Ez zen gauza erraza, baina Joxe Ramon Belokik eta bere taldeak gogoeta interesgarriak egin zituzten.
Zure garaiko kazetaritza eta gaur egungoa, ba al daukate zerikusirik?
Ikaragarri hobetu da. Gai guztiak erabiltzen dira, finkatu egin da euskara. Giza, diru eta tresna baliabideak ugaldu egin dira. Deia eta Egin sortu zirenean teletipoa bakarrik zen, makinaz idazte genuen. Ez zen faxik, ordenadorerik, Internetik eta abarrik. Hala ere, euskarazko prentsak bidegarritasunean du bere ahulezia, nekez biziko da subentziorik gabe.