Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


Artxiboa: Otsaila 2008

Egunkaria: 5 urteko lehia

eaj_lasarte-oria 20/02/2008 @ 23:24

Gaur betetzen dira 5 urte Egunkaria itxi zutenetik eta 5 urteren buruan, ezer argitu gabe dirau oraindik.

Hauteskunde atarian, youtube-n duela egun batzuk eibartar batek Espainiako hiru alderdi nagusiei egindako galdera bat dakarkizuegu:

¿Nola da posible aurreinbestigaziorik gabe egunkari bat ixtea?

Jarraian, Berriak gaur adierazitakoa urtemuga honen inguruan:

'Egunkaria libre!' aldarrikatu dute itxieraren 5. urteurrenean, ekitaldi jendetsuan.

Ehunka lagun batu dira Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur parkean. Haien artean, agintariak; PSE eta PPkoak izan ezik, gainerako indar politiko guztietako ordezkariak. Sindikatuetakoak, kultur eta gizarte arloetan ezagun diren hainbat lagun ere izan dira.

Gaur bost urte Guardia Zibilak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak Egunkaria itxi zutela salatzeko eta epaiketaren zain diren hamabi auzipetuei elkartasuna adierazteko, ehunka lagun bildu dira Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean; hau da, Egunkaria-k egoitza zuen gunean.

Egunkaria libre! jartzen zuen pankartari hamabi auzipetuetako bederatzi eutsi diote, zehazki, Xabier Oleagak, Fernando Furundarenak, Txema Auzmendik, Ainhoa Albisuk, Mikel Sorozabalek, Joan Mari Torrealdaik, Iñaki Uriak, Begoña Zubeltzuk eta Pello Zubiriak. Falta zirenen artean, Martxelo Otamendi Bartzelonan zen, Sant Jaume plazan, hain zuzen ere, Kataluniako hiriburuan Egunkaria-ren itxiera salatzeko egin duten ekitaldian. Xabier Alegria, berriz, espetxean daukate Puerto Santa Marian (Cadiz, Espainia).

Orduan emandako erantzuna nabarmendu dute

Gizarteko zenbait arlotan ezagun diren jendearen lekukotasunekin abiatu da ekitaldia. Bertan, Kike Amorarriz soziolinguistak, Joan Mari Irigoien idazleak, Josune Bereziartu eskalatzaileak, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko ordezkariak, Unai Larreategi euskaltzaleak, Joanmari Larrarte EKTko ontseilari ordezkariak, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak eta Iñaki Uria Egunkaria-ko auzipetuak hitz egin dute, Ines Osinagak kanta bat abestu du, eta Andoni Egañak eta Pello Zabalak bertsoak "jendeak lagunduta".

Amorarrizek 2003ko otsailaren 20tik aurrerako lehen egunak gogoratu ditu, Madrilgo bizipen "gogor” haiek, orduan idatzitako artikulua berriro leituz. Irigoienek, berriz, poema bat irakurri du, eta Bereziartuk “zoriondu” egin du BERRIA, “Egunkaria itxi eta segituan sortu zelako”. Garrantzi handia eman dio horri eskalatzaileak.

Tellituk Guardia Zibilak 2003ko otsailean egindako miaketa salatu du. “Ez dakit tamaina horretako sarraskirik jasan izan duten ikastolek”. Euskalgintza “osoa jomugan” dagoela iritzi dio Tellituk, “baina aurrera egin behar da, orduko erantzuna orain ere emanez”.

Larreategik ere itxiera garaiko erantzuna ekarri du gogora, goretsiz. “Hori izan zen onena: Donostiako manifestazioa, BERRIAren sorrera…”.

Larrartek 2003ko otsaileko gauza bera esan du gaur: “Euskararen kontrako erasoa izan zen. Euskaraz bizitzeko ezinbesteko tresna zen Egunkaria, eta itxi egin zuten”. Euskal gizarteari eta Egunkaria-ko lan taldeari esker BERRIA sortu zela azpimarratu du Larrartek. “1990etik izan genuena, euskarazko egunkaria, ez zen eten, eta 2003ko kemen eta indar hura behar dugu hamabi auzipetuak kartzelara ez joateko”.

Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak euskal erakundeei euskalgintza “babesteko” eskatu die, “hauek begirunea merezi eta behar dutelako”. Auzipetuekiko “harro” egon behar dela adierazi du Mendigurenek. “Ez ditugu bakarrik utziko, eta euskara bultzatzen eta euskaraz bizitzen segituko dugu”.

Uriak hitz egin du Egunkaria-ko auzipetuen artean, eta Espainiako Auzitegi Nazionalean defentsa egitea “ezinezkoa” dela esan du, “deliturik ez” egon arren epaiketa egin egingo delako. “Gure defentsa bakarra, beraz, Auzitegi Nazionala deuseztatzea da eta hemengo sistema judiziala izatea, arlo horretan geure buruaren jabe izatea”.

Egunkaria itxi zutenean emandako erantzunagatik eskerrak eman dizkie denei Uriak, “eredugarria izan baitzen hura: manifestazioa, Egunero ateratzea itxieraren hurrengo egunean, gero BERRIA eta Hitza-k… Euskal prentsak inoiz emandako jauzi handienetakoa izan da”. Gainera, horregatik Madrilen “prestatuta” zituzten beste operazioak gerarazi egin zirela nabarmendu du. “Baina orain epaiketa egingo da, herri akusazioak eskatuta. Zer egin die Egunkariak Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioei? Hemen biktima bakarrak, gu gara".

Ekitaldia amaitzeko, Egañak egindako bertso batzuk kantatu dituzte bildutakoek, Egaña bera eta Pello Zabala oholtzatik gidari zituztela.

Jendetza

Arestian esan bezala, jende asko bildu da ekitaldian. Agintari eta politikarien artean, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordea, Joseba Egibar EAJko GBBko presidentea, Jose Ramon Beloki EAJren Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburua, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia, Josetxo Ibazeta ezker abertzaleko kidea, Unai Ziarreta EAko presidentea, Nekane Altzelai EAko Gipuzkoako zerrendaburua, Antton Karrera EBko buruzagia, Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordea, Inaki Irazabalbeitia Aralarreko Gipuzkoako zerrendaburua, Mertxe Colina ABko buruzagia, Loren Arkotxa Udalbiltzako lehendakaria, Antton Gomez EAE-ANVko idazkari nagusi ohia, Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo (Gipuzkoa) alkatea (EAE-ANV), Marian Beitialarrangoitia Hernaniko (Gipuzkoa) alkatea (EAE-ANV) eta beste hainbat. Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak eta Txutxi Ariznabarreta LABeko komunikazio arduradunak, eta CCOOko buruzagitzako Jesus Uzkudunek ere parte hartu dute.

Kultur eta gizarte arloetako jende ezagun asko izan da, hala nola, Iñaki Murua bertsolari eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko presidentea, Imanol Lazkano bertsolari eta presidente izandakoa, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak, Txillardegi, Joan Mari Irigoien, Jose Mari Esparza, Edorta Jimenez, Iñigo Aranbarri, Xabier Mendiguren eta Kirmen Uribe idazleak, Mikel Elortza Susa argitaletxeko kidea, Fermin Muguruza, Jose Inazio Ansorena, Anari eta Ines Osinaga musikariak, Fernando Iraeta Robles Arangiz Fundazioko arduraduna, Jaime Otamendi ETBko albistegietako burua, Odile Kruzeta Euskadi Irratiko zuzendaria, Xabier Euzkitze eta Hasier Etxeberria ETBko kazetariak, Iñaki Elortza Euskadi Irratiko kazetaria, Mariano Ferrer eta Elixabete Garmendia kazetariak, Pablo Muñoz Noticias egunkari taldeko burua, Gorka Altuna EHKEko kontseilari ordezkaria, Arantza Zugasti Noticias de Gipuzkoa egunkariko zuzendaria, Antton Olariaga marrazkilaria...

Lehendakariaren hitzaldia Stanford-eko unibertsitatean

eaj_lasarte-oria 15/02/2008 @ 20:28



ibarretxe_stanford.bmp

 

 

 

 

 

 

Hemen duzue Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Stanford-eko unibertsitatean eman duen hitzaldi osoa:

 http://www.gipuzko.com/web/eusk/berriak2.asp?id_not=17796

Urchueguia bere karguetan berretsi du PSOEk

eaj_lasarte-oria 10/02/2008 @ 23:01

Bai lagunak, gezurra dirudien arren, Urchueguia anderea bere kooperazioko karguetan berretsi dute, bai Euskal Fondoan baita FEMP-eko Comisión para la "Cooperación" al Desarrollo delakoan zeukan karguan ere:

Euskal Fondoako lehendakariorde: http://www.euskalfondoa.org

FEMP-eko "Comisión para la Cooperación al Desarrollo"ko lehendakari: femp_comisiones.pdf

urtx8.jpg

Inoxente xamarrak garela pentsatuko duzue baina gertatutakoak gertatu ondoren PSOEk berriz ere emakume hau kooperazio kargurik garrantzitsuenetan kokatuko zuenik ez genuen espero.

Gure buruari egiten diogun galdera hauxe da: Zer zor dio PSOEk Urchueguia andereari?

Ez uste ordea, Lasarte-Oria gure herriaren izen ona han eta hemen zikintzen jarraitzen utziko diogula. Lasarte-Oriako EAJk oztopo guztien gainetik Urchueguiaren sasikudeaketaren hutsune guztiak salatzen jarraituko dugu.

Gure hurrengo pausuen berri oso laister...

Lasarte-Oriako EAJ

Ibarretxe Catalunyan (2008/01/14-17)

eaj_lasarte-oria 03/02/2008 @ 18:16

Ibarretxe TV3-n:

Ibarretxek Bartzelonan egindako konferentziaren ondoren INDEPENDENTZIAREN aldeko oihuen artean izandako txaloaldi luzea:

Gure erakundeen alde

eaj_lasarte-oria 03/02/2008 @ 12:53

Oraingo honetan, Ibarretxek Stanford-en eman behar duen konferentziaren aldeko sinadura eskaera dakarkizuegu. Duela egun batzuk igotako post batean talde ultraeskuindar baten sinadura eskaerari aurre egiteko sina dezagun guztiok.

www.gureerakundeenalde.com

Gure erakundeen alde

Urchueguía causa un terremoto de 7 grados en el barrio de Oztaran

eaj_lasarte-oria 02/02/2008 @ 15:17

Noticias de Gipuzkoa se hizo eco (aunque sólo parcialmente) de lo ocurrido en el barrio de Oztaran esta semana pasada.
 

Ana Urchueguía se disponía a inaugurar un nuevo parque infantil en el barrio de Oztaran cuando los ingenieros del proyecto indicaron que aún faltaba por realizar una prueba de carga para evaluar los límites de la estructura. Siempre dispuesta a colaborar, nuestra alcaldesa no dudó en ofrecerse para dicha tarea. A pesar de las grandes reservas de los técnicos y vecinos que acudieron a la cita, Urchueguía ágil cual gacela, se subió a la estructura y empezó a descender por la txirristra.
 

A continuación, la verdad de una historia que han silenciado todos los medios de comunicación: Tal y como se observa en la secuencia de imágenes, la estructura empezó a ceder por la dura carga a la que estaba siendo sometida. El desenlace fue fatal: 200 heridos (10 de ellos atrapados bajo el trasero de la alcaldesa), tres manzanas destruídas y miles de euros en pérdidas materiales. La nube de polvo y deshechos cubrieron durante varias horas el cielo de Lasarte-Oria y el barrio de Oztaran fue declarado “zona catastrófica”.

 

urtxu_mobiliario_urbano.jpg

 

urtxu_mobiliario_urbano1.jpg

 

urtxu_mobiliario_urbano2.jpg

 

urtxu_mobiliario_urbano3.jpg

Según los expertos, tardarán al menos 10 años en reconstruir la zona cero de esta catástrofe.
 

Los Colegios de Ingenieros y de Arquitectos de Gipuzkoa se han unido para declarar persona non grata a la alcaldesa de Lasarte-Oria y han pedido que no vuelva a “probar” ninguna estructura infantil en su vida.
 

Lasarte-Oriako EAJ


Nor naiz ni

RSS

  • Kategoriak

    Tagak

    Nire Tagak

    Sindikatu